Mostrando entradas con la etiqueta LAURA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LAURA. Mostrar todas las entradas

2014/01/08

IRTEERA ITSASONTZIAN

Gabonetan azken klase egunean irteera egin genuen eta Bilbotik Portugaletera itsasontziz  joan ginen. Bilbora ailletu bezain pronto taberna batera joan ginen gozaria jaten, bakotzak eskatu zuen nahi zuena ,guk micky mause forma zuen ogitxoak eta kolakao jan genuen.Gero enbarkaderora joan ginen itsasontzia hartzera. Itsasontzia Euskal Herria zuen izena.Hasieran jesarri ginen itsasontziaren kanpoaldean, haize hotza zegoen, haize fin fina. Gu hasieran beldur pixka bat ginen, baina gero itsasontzian musika jarri zuten , eta beldurra albo batera utziz dantzatzen hasi ginen eta horrela egon ginen bidaia osoan.Oso ondo pasatu genuen, gainera itsasontzian institutoko lehenengo Dkoekin joan ginen eta denok elkarrekin dantzatzen egon ginen, eta Alain ere zegoen gurekin. Bueltan Bilbora heldu ginenean, Plaza berrira joan ginen eta han berriro bertako taberna batera sartu ginen eta mosto eta koka kola hartu genuen.
ITZIAR LAURA eta UXUE.










GURE OLENTZEROA

Gabonak baino lehen  Uxue, Laura eta Itziar Olentzero egiten ari ginen.Lehenengo praka urdinak  jantzi eta txapinak eta abarkak jarri genizkion.Ondoren alkondara koadroduna ipini genion eta forma emoteko hanketan,besoetan eta gorputzean  paperez egindako bolatxoak sartu genizkion.Buruan txapela jarri  eta josi egin genion ileari mugitu ez zedin.
Lepoan zapi zuria jarri genion eta gerrian gerriko beltza lotu genion.Gabonetan eraman zuten PINean ipintzeko. Uxue joan zen ikustera, hor zegoen gure Olentzero beste Olentzero batzuk artean.

UXUE, LAURA eta ITZIAR

2013/12/02

AURTENGO OLENTZEROA

Egun hauetan  Uxue, Laura eta Itziar Olentzero egiten ari gara. Lehenengo Praka urdinak  jantzi eta txapinak eta abarkak jarri dizkiogu. Ondoren alkondara koadroduna ipini diogu eta forma emoteko hanketan, besoetan eta gorputzean  paperez egindako bolatxoak sartu dizkiogu. Buruan txapela jarri eta josi egin diogu ileari mugitu ez dadin.

Lepoan zapi zuria jarri diogu eta gerrian gerriko beltza lotu diogu.
Itziar eta Laura



2013/11/11

LAURAREN URTEBETETZEA

 La semana pasada fue mi cumpleaños, ama me regaló unas zapatillas moradas, que tienen luz. Traje a  clase unos pasteles muy ricos, patatas fritas y gusanitos. Ya tengo 19 años, ya soy mayor y ya no voy a sacar más el dedo y tampoco voy a decir ninguna palabrota.
Cuando comimos los pasteles, mis compañeros me cantaron muy fuerte “Zorionak zuri”.
Luego fui al comedor y Susi me había puesto lentejas, a mi no me gustan pero me las comí todas para crecer. Fui donde Susi a decirle que era mi cumple y que no tenía que haberme puesto lentejas.

A la tarde hicimos un marco de fotos en encuadernación, lo llevamos a casa. Ama me dijo: “Es guapo”.  Lo he puesto colgado en mi habitación, voy a poner una foto de Itsaso, pero me la tiene que dar.
Laura

2013/11/04

ALAIN, 1.MAILAKOA

Lehengo egunean kuadernaketa egiten geundenean Alain etorri zen gure gelara .Alain Anarekin etorri zen gure gela  bisitatzera. Gu egun hartan argazkietarako markuak egiten egon ginen gabonetan saltzeko. Bakoitzak bi  argazki marku egin behar ditugu eta Alain
ikusten egon. Alain bere klasera joan baino lehen berak aukeratutako koaderno bat eman genion eta argazki polit bat atera genuen. Alain poz pozik atera zen gure gelatik
Laura, Itziar eta Uxue

2013/10/28

JANTOKIAN, JAN ETA JAN!!!


 Ikasturte honetan, astean hiru egunetan bazkaltzen dugu jantokian: astelehena, asteartea eta asteazkenetan.
Gure artean txandak egiten ditugu jantokian laguntzeko, aste bakoitzean bi ikasle izaten gara arduradunak 2.platera banatzeko.
Bazkaldu ondoren bakoitzak bere platera ,eskuzapia eta edalontzia hartzen ditugu eta bere lekuan izten ditugu ondoren garbitzera eramateko.
Gure sukaldaria Yoli deitzen da. 
Gure gelako ikasleok mahai baten esertzen gara elkarrekin eta ondo portatzen gara, jantokiko janaria  gozoa egoten da eta ia dena jaten dugu.
GurI gehien gustatzen zaigun platerra arroza tomatearekin da.
Niri arraina (Itziar) eta niri saltxitxak(Laura) asko gustatzen zaizkigu.Gutxien gustatzen zaiguna fruta eta dilistak dira.
LAURA ETA ITZIAR



2013/10/15

GIZA TREBETASUNETAN JARRERAK LANTZEN

Egun hauetan giza trebetasunak lantzen ari gara,  atzo antzerki bat egin genuen. Bi  pertsonak  hitz egiten  ari ziren  eta hirugarren bat sartzen zen eta ezin zuen elkarrizketa moztu. Pertsona horrek  itxaron  behar du  besteak  amaitu arte. Zerrenda bat egin dugu gelan: ezin  da  atzamarra atera,  ezin  da  irandu, ezin da pertsona  bat maltratatu.  Ana  gelan sartzen  denean  ezin dugu bere izena  behin eta  berriro  esan, ezin dugu agindu beste ikaskide bat, horretarako Ana, Itsaso, Sabino eta beste Ana dago.
Unai eta Aitor

Giza trebetasunetan hitz egiten dugu nola portatu behar garen klasean edo kanpoan, ikasteko  antzerkia egiten dugu. Anak esaten dizkigu egoerak eta guk antzeztu behar ditugu. Dibertigarria da, niri asko gustatzen zait. Eta horrela ikasten dugu nola egon klasean. Horman Anak paper handi bat ipini du eta hor Ana eta Itsasok apuntatzen dute nola portatzen garen Klasean eta giza trebetasunetan landutakoa betetzen dugun. Berdea eta gorria ipintzen dute. Berdea ondo eginda dagoelako eta gorria txarto. Berde gutxien dituenak sari bat irabaziko du, ia ni naizen!!!!
Nahia





LORAZAINTZAN AROMATIKAK

Gaur ureztatu ditugu landare aromatikoak. Landare aromatikoak kontatzen egon gara, eta gure institutoan zazpi romero laNdare ditugu, bost labanda landare, bi santolina, hierbeluisa bat, bi tomillo, hierbabuena eta menta. Sabinok esan digu azterketa egongo dela eta ikasteko  landareak .Berak landare zati bat emon eta asmatu behar dugu zein landare mota den. Espero dugu azterketa gainditzea, ea suertea dugun. Ipini dugun argazkia ihazkoa da, aurtengoa laster ipiniko dugu.
Itziar, Laura eta Itsaso

2013/10/07

HEZIKETA FISIKA

Gure andereñoa Amets deitzen da.Klasean mikrofonoa erabiltzen du ahotsa ezin duelako altzatu, bestela geratzen da kurtsoan zehar ahots barik. Guk heziketa fisikan oso ondo pasatzen dugu, eta jolas asko egiten dugu. Klasean lehenengo orduan luzapenak egiten ditugu, gero korrika egiten dugu lau minututan eta gero jolasak egiten ditugu.Pasadan astean buztanaren jolasa egin genuen.Klaseko kideak bi taldetan banatzen gara.Talde batek jartzen ditu zapi gorriak ipurditik eskegita eta beste taldeak zapi urdinak eta jokoa talde batekoak beste taldekoei zapiak kentzean datza. Zapi gehiago kentzen duen taldeak irabazten du.
Uxue, Itziar eta Laura

Gaur goizean polikirodegira joan gara heziketa fisika egitera.Lehenengoko gauza egin duguna  luzapenak izan dira, klase guztiak jarri gara biribil batean eta erdian Jon egon da eta berak egiten zituen luzapenak guk errpikatzen genituen. Gero, Amets, gure andereñoak esan digu lau minututan beroketak egiteko eta gero hasi gara baloiarekin jolasten. Gero egin dugu jolasa bat “sua eta ura” klaseko ikasle guztiak jartzen ginen binaka eta batzuk ginen sua eta beste batzuk ura. Ametsek esaten zuenean “sua” sua ziren guztiak harrapakari bihurtzen ziren eta uraren atzetik joan behar ziren.Ni joko honetan oso ondo pasatu dut
Ander


2013/09/16

MATEMATIKA IKASTEN

Matematikan hatzamarrekin zenbakiak ikasten ari gara. Lehengo egunean jolas bat egiten genuen Anarekin. Anak erakusten zizkigun hatzamarrak eta guk asmatu behar genuen ze zenbaki zen. Asmatzen zuenak txanpon bat irabazten zuen. Gero, irabazitako txanponak zenbatu genituen, berdinketa egon zen, hirurek irabazi genuen. Gero beste jolas bat egin genuen, Anak esaten zuen zenbaki bat batetik bostera eta guk hatzamarrak ipini behar genituen. Ez erratzeko beste eskua atzean gordetzen genuen.
Itziar, Uxue eta Laura

2013/04/18

IKURRAK IKASTEN




Aste honetan ikurrak ikasten egon gara. Martitzenean arbela digitalean hainbat ikur ikusi genituen, erretzea debekatuta, larrialdietako irteerak, botikina, toxikoa, extintorea, eta abar. Egun horretan fitxa bat eraman genuen gurasoekin egiteko. Fitxa horretan ikurretan kolatu behar genituen ikurren esanahia.
Atzo goizean Deriotik ibili ginen ikurrak ikusten, kaleetatik ikur asko ikusi genuen, zebrabidea, farmazia, bizikletarako bidea,… anbulategi eta udaletxean egon ginen ere bai, leku hoietako ikurrak ikusten: larrialdietarako botoia, suteetarako mangera, komunak, eta abar.
Uxue, Laura eta Itziar







2013/03/21

ILEA APAINTZEN IKASTEN



Astelehenetan errekreo ostean ilea orrazten dugu eta mototza ipintzen dugu, esku biak erabili behar ditugu. Laurari gehiago kostatzen zaio ze bere ilea kirkuduna da. Mototza egin ostean urkilak ipintzen ditugu. Aste honetan ere eskuetan krema eman dugu. 
Itziar, Uxue eta Laura

2013/03/07

KONTRATUAK


Aste honetan gelako batzuk kontratu bat egin dugu. Uxuek ba zeukan eta Ana Santosekin betetzen du etxean. Egunero arin altxatu behar da, gosaldu eta arropa arin gorde behar du trena ez galtzeko. Gelan Anari kontratua dena berde erakusten dionean asteko paperan berde ipintzen dugu eta ostiralero opari bat edukitzen du. Aste honetako oparia atean jartzeko gauza bat izango da. Pasadan astean arrain bat eraman zuen agendan ipintzeko.
Itziarren kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala hitz egin behar duela, besteek esaten dutena ez duela errepikatu behar eta lanak bakarrik egin behar dituela. Momentuz dena berde dauka eta ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.
Lauraren kontratuan idatzi dugu ondo portatuko dela Uxuerekin, motxila eta bere gauzak lekuan utziko dituela eta ez duela sartuko eskua praketan. Momentuz ere dena berde dauka, eta holan jarraitzen badu ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.

Sergiok ere kontratua dauka, ez da hasarratuko, bere gauzak bere lekuan utziko ditu, berba egiterakoan distantzia mantenduko du eta nagusien elkarrizketak ez ditu entzungo, beraren oparia da Power Point bat egitea.
Unairen kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala portatuko dela, distantzia mantenduko duela eta bere gauzak lekuan utziko dituela, orain arte oso ondo egin du eta dena berde dauka, bere oparia izango da amari ohar on bat ipintzea agendan.
Laura, Uxue eta Itziar

2013/02/07

LAURAREN MUSIKA

Nik errekreoetan ipod entzuten dut, eguraldi ona egiten duenean patiora joaten naiz Itziarrekin eta Uxuerekin. Eguraldi txarra egiten duenean gelan gelditzen gara.  Gehien gustatzen zaidana Sakhira da eta abesten du eta dantzatzen du.
Laura

2013/01/31

GIZA TREBETASUNAK

Giza trebetasunetan, aste honetan zapata handi batean lokarriak lotzen ikasten egon gara. Lehenengo korapiloa egin eta gero, untzi baten belarria egiten dugu, gero beste lokarria atzetik pasatzen dugu eta zulotik pasatzen dugu beste belarri bat lortzeko.
Askatzeko oso erreza da, belarriak ez diren lokarrietatik tiratzen dugu eta lehenego korapiloa askatzen dugu.
Atzo lorazaintza eduki genuenez  aprobetxatu genuen.
Giza trebetasunetan ere gelako lehioetako kristalak garbitu genituen. Lehenengoz luminia goiko partean bota genuen, gero sukaldeko paper batekin kristala garbitzen genuen eta zuria gelditzen zen. Sikatu zenean beste paper batekin garbitu genuen. Oso garbi gelditu ziren.
Naiara bitartean botoiak josten ikasi zuen, haria orratz zulotik sartzea  eta korapiloa egitea kostatzen zitzaion, beste guztia ondo egiten zuen. Ana eta Aintzane pozik zeuden.
Uxue, Laura eta Itziar









2013/01/23

TAILERREAN LANEAN

Sabinorekin “salvamanteles" egiten egon gara. Egurrezkoak dira. Lehenengoz egurrak neurtu ditugu, zuloak egiteko. Zuloak taladro batekin egin ditugu. Gero torlojuak sartu ditugu. Guztira zortzi torloju sartu ditugu, Laura zenbatu ditu.
Uxuek lixatu du egurra fino gelditzeko.
Lapikoak (bero daudenean) gainean ipiniko ditugu mahaia eta mantela ez erretzeko.
Laura, Itziar, Uxue




2013/01/20

OLENTZEROAREN OPARIAK


Olentzero abenduan etorri zen eta ondo portatu genuenez opariak ekarri zizkigun.
Uxueri Olentzerok mekano bat ekarri zion, kotxe bat zen eta Anagaz egin zuen, kostatu zitzaien baina amaitu zuten. Berriro kutxan sartu zuen. Erregeek hartz bat ekarri zioten.
Laurari Olentzerok panpin bat oparitu dio,  panpinak zotina dauka eta negar egiten du, zotina kentzeko Laurak izutzen du. Panpinak Lola dauka izena, eta parkera ateratzen du.
Itziarri mekano bat ekarri zion, kotxe bat. Amarekin egin zuen, zaila zen eta bere logelan dauka.
Olentzerok ere puzzle eta eskumuturreko batzuk ekarri zizkion, puzzlea oso handia zen, Micky Mousena zen eta amarekin egin zuen baita ere.
Itziar, Laura eta Uxue
   

ELUR PANPINAK


Gabonetarako ponpoiekin elur panpinak egin genituen. Ainhoa eta Aintzanerekin egin genituen. Lan asko egin genuen. Sudurra, erratza, botoiak eta begiak ipini genizkien. Zuri-zuriak ziren eta egiteko artile asko erabili genuen.
Uxue: Nire gurasoei asko gustatu zitzaien eta saski batean ipini genuen.
Itziar: Nire aitari asko gustatu zitzaion eta zuhaitzean kokatu genuen.
Laura: etxera eraman nuen eta lotan ipini nuen jostailuekin.
Laura, Itziar eta Uxue


2013/01/02

OLENTZERO

Gabonak direlako, gure gelan olentzero bat egin dugu.

Arropen barruan egunkarien papera sartu diogu. Alkandora zuria, frakak urdinak, artilezko galtzerdiak eta abarkak ipini dizkiogu. Barrutik den-dena paperez beteta.
Gero bere buruan bizar beltza eta txapela jarri diogu.
Aurpegia ere margotu diogu denon artean.

Olentzero aulki baten jezarrita dago, eta anka bien artean saku bat darama ikatzaz betea. Eskumako eskuan makila bat “horra -horra”abesteko.
Egun baten mutil batzuk, kamioi batekin etorri ziren olentzero pin-era eramateko. Eraman aurretik Institutoko sarreran denok argazki bat atera genuen Olentzerorekin.
Olentzero gizon ona da, eta opariak ekartzen dizkio ondo portatzen denari .Gabon gabean lana asko izango du opariak banatzen etxez –etxe.
Itziar, Laura eta Aintzane



2012/12/02

PONPOIAK, GURE SARIA


Donuts formako 2 kartoi elkartuta ipini. Gero koloretako artilearekin obillo txikitxoak egin erdiko zulotik pasatu daitezen, artilea barrutik kanpora pasatu kartoi guztia tapatu arte  eta zuloa guztiz itxi arte. Azkenik ertzeko artilea guraizeekin moztu eta  beste artile batekin kartoi bitartetik pasatu eta ondo lotu artileak ez ihes egiteko. Gero kartoiak kendu eta ponpoia aterako zaigu. Punta batzuk besteak baino luzeagoak badira guraizeekin berdindu. 
Aste honetan ondo portatu garenok ponpoia eramango dugu etxera ostiralean.
Laura, Uxue, Itziar, Aintzane eta Ainhoa