2012/12/02

PONPOIAK, GURE SARIA


Donuts formako 2 kartoi elkartuta ipini. Gero koloretako artilearekin obillo txikitxoak egin erdiko zulotik pasatu daitezen, artilea barrutik kanpora pasatu kartoi guztia tapatu arte  eta zuloa guztiz itxi arte. Azkenik ertzeko artilea guraizeekin moztu eta  beste artile batekin kartoi bitartetik pasatu eta ondo lotu artileak ez ihes egiteko. Gero kartoiak kendu eta ponpoia aterako zaigu. Punta batzuk besteak baino luzeagoak badira guraizeekin berdindu. 
Aste honetan ondo portatu garenok ponpoia eramango dugu etxera ostiralean.
Laura, Uxue, Itziar, Aintzane eta Ainhoa

No hay comentarios: