Mostrando entradas con la etiqueta UXUE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta UXUE. Mostrar todas las entradas

2014/01/08

IRTEERA ITSASONTZIAN

Gabonetan azken klase egunean irteera egin genuen eta Bilbotik Portugaletera itsasontziz  joan ginen. Bilbora ailletu bezain pronto taberna batera joan ginen gozaria jaten, bakotzak eskatu zuen nahi zuena ,guk micky mause forma zuen ogitxoak eta kolakao jan genuen.Gero enbarkaderora joan ginen itsasontzia hartzera. Itsasontzia Euskal Herria zuen izena.Hasieran jesarri ginen itsasontziaren kanpoaldean, haize hotza zegoen, haize fin fina. Gu hasieran beldur pixka bat ginen, baina gero itsasontzian musika jarri zuten , eta beldurra albo batera utziz dantzatzen hasi ginen eta horrela egon ginen bidaia osoan.Oso ondo pasatu genuen, gainera itsasontzian institutoko lehenengo Dkoekin joan ginen eta denok elkarrekin dantzatzen egon ginen, eta Alain ere zegoen gurekin. Bueltan Bilbora heldu ginenean, Plaza berrira joan ginen eta han berriro bertako taberna batera sartu ginen eta mosto eta koka kola hartu genuen.
ITZIAR LAURA eta UXUE.










GURE OLENTZEROA

Gabonak baino lehen  Uxue, Laura eta Itziar Olentzero egiten ari ginen.Lehenengo praka urdinak  jantzi eta txapinak eta abarkak jarri genizkion.Ondoren alkondara koadroduna ipini genion eta forma emoteko hanketan,besoetan eta gorputzean  paperez egindako bolatxoak sartu genizkion.Buruan txapela jarri  eta josi egin genion ileari mugitu ez zedin.
Lepoan zapi zuria jarri genion eta gerrian gerriko beltza lotu genion.Gabonetan eraman zuten PINean ipintzeko. Uxue joan zen ikustera, hor zegoen gure Olentzero beste Olentzero batzuk artean.

UXUE, LAURA eta ITZIAR

2013/11/26

SUKALDEKO MAHIAK KONPONTZEN




Sukaldariek pasadan astean lan bat bidali zuguten, sukaldeko mahiak konpontzea. Mahiak  aulkiarekin lotzen dituzten torlojuak aske zeuden.
Gu torloiu guztiak giltz finkoarekin estutu genuen, lanean  egon ginen ordu osoa Lan gogorra izan zen makurtuta  lan egin behar genuen eta, baina uste dugu datorren urterarte agoantako dutela.

Itziar eta Laura

BALOO

Astelehenetan bost`erdietan Baloo txakurra nire etxera etortzen da Nagorerekin. Baloo oso handia eta zuria da. Nire logelan egoten gara.
Nirekin irakurtzen ikasten ari da, hitz berriak irakatsi dizkiot, hitz berriak Nagoreren karpetan zeuden, silabak arnesan ipintzen ditugu  eta  nirekin lan egin behar du, “la lana”, “la lata”, “pato”, “luna” ikasi ditu, oso azkarra da eta arin ikasiko du. Bizkor Baloo ikusten duenean hasarratzen da  eta zaunka egiten hasten da. 

Hitzak ikasten dituenean eta ondo portatzen bada  piensoa ematen diot eta guk dekatlhonen erositako  pilota batekin jolasten uzten diogu.  
Uxue



2013/11/11

JATEKO MAMUTXOAK

Halloween egunean Itziarrek ekarri zituen jateko mamutxoak Halloween jaia ospatzeko. Mamutxoak Lolik ,Itziarren amak egin zituen, iaz ere tarta bat ekarri zuen. Artista bat da gozokiak egiten. Guk mamutxoak errekreo orduan jan genituen, txupa txus itxura zituen , eta hain onak egon ziren  ze batzuk birritan eta hirutan errepikatu genituela.
Itziar eta Uxue




2013/11/04

ALAIN, 1.MAILAKOA

Lehengo egunean kuadernaketa egiten geundenean Alain etorri zen gure gelara .Alain Anarekin etorri zen gure gela  bisitatzera. Gu egun hartan argazkietarako markuak egiten egon ginen gabonetan saltzeko. Bakoitzak bi  argazki marku egin behar ditugu eta Alain
ikusten egon. Alain bere klasera joan baino lehen berak aukeratutako koaderno bat eman genion eta argazki polit bat atera genuen. Alain poz pozik atera zen gure gelatik
Laura, Itziar eta Uxue

2013/10/28

BARTZELONARA!!!!



Pasadan astean Bartzelonara joan nintzen. Urtean behin Bartzelonara joaten naiz Moya medikuarengana. Moya atsegina da, betaurrekoak ditu, bata zuri bategaz ibiltzen da eta oso handia da. Bartzelonara joateko Loiuko aeroportura joan nintzen,  bertan abioa hartu genuen nire ama Ibone eta biok. Aita, Gabin, etxean gelditu zen anka apurtuta duelako.
Loiuko aeroportua handia da baina ni oso ondo moldatzen naiz aeroportuan, ikurrak begiratuta badakit non dago irteera, taxi geltokia eta abar.
Bartzelonara ailegatu ginenean goizean Moyarekin egon ginen,eta arratsaldean berriro beste abioi bat hartu eta Loiura .Bidaia egin ondoren oso nekatuta nengoen eta hurrego egunean ez nintzen institutora joan.
UXUE.

2013/10/15

GIZA TREBETASUNETAN JARRERAK LANTZEN

Egun hauetan giza trebetasunak lantzen ari gara,  atzo antzerki bat egin genuen. Bi  pertsonak  hitz egiten  ari ziren  eta hirugarren bat sartzen zen eta ezin zuen elkarrizketa moztu. Pertsona horrek  itxaron  behar du  besteak  amaitu arte. Zerrenda bat egin dugu gelan: ezin  da  atzamarra atera,  ezin  da  irandu, ezin da pertsona  bat maltratatu.  Ana  gelan sartzen  denean  ezin dugu bere izena  behin eta  berriro  esan, ezin dugu agindu beste ikaskide bat, horretarako Ana, Itsaso, Sabino eta beste Ana dago.
Unai eta Aitor

Giza trebetasunetan hitz egiten dugu nola portatu behar garen klasean edo kanpoan, ikasteko  antzerkia egiten dugu. Anak esaten dizkigu egoerak eta guk antzeztu behar ditugu. Dibertigarria da, niri asko gustatzen zait. Eta horrela ikasten dugu nola egon klasean. Horman Anak paper handi bat ipini du eta hor Ana eta Itsasok apuntatzen dute nola portatzen garen Klasean eta giza trebetasunetan landutakoa betetzen dugun. Berdea eta gorria ipintzen dute. Berdea ondo eginda dagoelako eta gorria txarto. Berde gutxien dituenak sari bat irabaziko du, ia ni naizen!!!!
Nahia





PATATA TORTILLARI BUELTA EMATEN

Bufff!!!! Pasadan ostiralean tortillari buelta ematen ikasi nuen. Tortilla egiteko beti bezala patatak zuritu nituen, gero zatitu nituen; Patatak  sartaginean frijitu ostean arraultzak irabatu nituen.

Tortillari buelta ematen ikasteko sartegin batekin praktikatu nuen, behin eta berriro, eta gero tortillarekin egin nuen sartegin ertain batekin. Itsasok grabatu zuen dena.

ANIMATU, OSO ERREZA DA!!!
Uxue








2013/10/07

HEZIKETA FISIKA

Gure andereñoa Amets deitzen da.Klasean mikrofonoa erabiltzen du ahotsa ezin duelako altzatu, bestela geratzen da kurtsoan zehar ahots barik. Guk heziketa fisikan oso ondo pasatzen dugu, eta jolas asko egiten dugu. Klasean lehenengo orduan luzapenak egiten ditugu, gero korrika egiten dugu lau minututan eta gero jolasak egiten ditugu.Pasadan astean buztanaren jolasa egin genuen.Klaseko kideak bi taldetan banatzen gara.Talde batek jartzen ditu zapi gorriak ipurditik eskegita eta beste taldeak zapi urdinak eta jokoa talde batekoak beste taldekoei zapiak kentzean datza. Zapi gehiago kentzen duen taldeak irabazten du.
Uxue, Itziar eta Laura

Gaur goizean polikirodegira joan gara heziketa fisika egitera.Lehenengoko gauza egin duguna  luzapenak izan dira, klase guztiak jarri gara biribil batean eta erdian Jon egon da eta berak egiten zituen luzapenak guk errpikatzen genituen. Gero, Amets, gure andereñoak esan digu lau minututan beroketak egiteko eta gero hasi gara baloiarekin jolasten. Gero egin dugu jolasa bat “sua eta ura” klaseko ikasle guztiak jartzen ginen binaka eta batzuk ginen sua eta beste batzuk ura. Ametsek esaten zuenean “sua” sua ziren guztiak harrapakari bihurtzen ziren eta uraren atzetik joan behar ziren.Ni joko honetan oso ondo pasatu dut
Ander


2013/09/16

MATEMATIKA IKASTEN

Matematikan hatzamarrekin zenbakiak ikasten ari gara. Lehengo egunean jolas bat egiten genuen Anarekin. Anak erakusten zizkigun hatzamarrak eta guk asmatu behar genuen ze zenbaki zen. Asmatzen zuenak txanpon bat irabazten zuen. Gero, irabazitako txanponak zenbatu genituen, berdinketa egon zen, hirurek irabazi genuen. Gero beste jolas bat egin genuen, Anak esaten zuen zenbaki bat batetik bostera eta guk hatzamarrak ipini behar genituen. Ez erratzeko beste eskua atzean gordetzen genuen.
Itziar, Uxue eta Laura

2013/04/18

IKURRAK IKASTEN




Aste honetan ikurrak ikasten egon gara. Martitzenean arbela digitalean hainbat ikur ikusi genituen, erretzea debekatuta, larrialdietako irteerak, botikina, toxikoa, extintorea, eta abar. Egun horretan fitxa bat eraman genuen gurasoekin egiteko. Fitxa horretan ikurretan kolatu behar genituen ikurren esanahia.
Atzo goizean Deriotik ibili ginen ikurrak ikusten, kaleetatik ikur asko ikusi genuen, zebrabidea, farmazia, bizikletarako bidea,… anbulategi eta udaletxean egon ginen ere bai, leku hoietako ikurrak ikusten: larrialdietarako botoia, suteetarako mangera, komunak, eta abar.
Uxue, Laura eta Itziar







2013/03/21

ILEA APAINTZEN IKASTEN



Astelehenetan errekreo ostean ilea orrazten dugu eta mototza ipintzen dugu, esku biak erabili behar ditugu. Laurari gehiago kostatzen zaio ze bere ilea kirkuduna da. Mototza egin ostean urkilak ipintzen ditugu. Aste honetan ere eskuetan krema eman dugu. 
Itziar, Uxue eta Laura

2013/03/07

KONTRATUAK


Aste honetan gelako batzuk kontratu bat egin dugu. Uxuek ba zeukan eta Ana Santosekin betetzen du etxean. Egunero arin altxatu behar da, gosaldu eta arropa arin gorde behar du trena ez galtzeko. Gelan Anari kontratua dena berde erakusten dionean asteko paperan berde ipintzen dugu eta ostiralero opari bat edukitzen du. Aste honetako oparia atean jartzeko gauza bat izango da. Pasadan astean arrain bat eraman zuen agendan ipintzeko.
Itziarren kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala hitz egin behar duela, besteek esaten dutena ez duela errepikatu behar eta lanak bakarrik egin behar dituela. Momentuz dena berde dauka eta ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.
Lauraren kontratuan idatzi dugu ondo portatuko dela Uxuerekin, motxila eta bere gauzak lekuan utziko dituela eta ez duela sartuko eskua praketan. Momentuz ere dena berde dauka, eta holan jarraitzen badu ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.

Sergiok ere kontratua dauka, ez da hasarratuko, bere gauzak bere lekuan utziko ditu, berba egiterakoan distantzia mantenduko du eta nagusien elkarrizketak ez ditu entzungo, beraren oparia da Power Point bat egitea.
Unairen kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala portatuko dela, distantzia mantenduko duela eta bere gauzak lekuan utziko dituela, orain arte oso ondo egin du eta dena berde dauka, bere oparia izango da amari ohar on bat ipintzea agendan.
Laura, Uxue eta Itziar

2013/02/07

UXUEREN KONTRATOA

Aste honetan, Ana Narbaizak paper bat prestatu du Ana Santosekin betetzeko. Paper  horretan galdeketa bat dago, ea arin gosaltzen dudan, arin dutxatzen naizen, gozaria ondo jaten dudan,.... trena ez galtzeko. Ana Santosek ondo egiten badut berde ipintzen du eta ez badut egiten gorria ipintzen dit. Klasera ailegatzen naizenean Ana Narbaiza Venesi erakusten diot eta hormako paper batean margozten dut gorria ala berdea. Eta ostiralean, gehiena berdea bada sari bat edukiko dut,  aste honetako saria mozolo bat izango da,  niri gustatzen zaizkidan koloreekin. Gaur hasiko gara egiten eta bihar eramango dut etxera.
Uxue


2013/01/31

GIZA TREBETASUNAK

Giza trebetasunetan, aste honetan zapata handi batean lokarriak lotzen ikasten egon gara. Lehenengo korapiloa egin eta gero, untzi baten belarria egiten dugu, gero beste lokarria atzetik pasatzen dugu eta zulotik pasatzen dugu beste belarri bat lortzeko.
Askatzeko oso erreza da, belarriak ez diren lokarrietatik tiratzen dugu eta lehenego korapiloa askatzen dugu.
Atzo lorazaintza eduki genuenez  aprobetxatu genuen.
Giza trebetasunetan ere gelako lehioetako kristalak garbitu genituen. Lehenengoz luminia goiko partean bota genuen, gero sukaldeko paper batekin kristala garbitzen genuen eta zuria gelditzen zen. Sikatu zenean beste paper batekin garbitu genuen. Oso garbi gelditu ziren.
Naiara bitartean botoiak josten ikasi zuen, haria orratz zulotik sartzea  eta korapiloa egitea kostatzen zitzaion, beste guztia ondo egiten zuen. Ana eta Aintzane pozik zeuden.
Uxue, Laura eta Itziar









2013/01/23

TAILERREAN LANEAN

Sabinorekin “salvamanteles" egiten egon gara. Egurrezkoak dira. Lehenengoz egurrak neurtu ditugu, zuloak egiteko. Zuloak taladro batekin egin ditugu. Gero torlojuak sartu ditugu. Guztira zortzi torloju sartu ditugu, Laura zenbatu ditu.
Uxuek lixatu du egurra fino gelditzeko.
Lapikoak (bero daudenean) gainean ipiniko ditugu mahaia eta mantela ez erretzeko.
Laura, Itziar, Uxue




2013/01/20

OLENTZEROAREN OPARIAK


Olentzero abenduan etorri zen eta ondo portatu genuenez opariak ekarri zizkigun.
Uxueri Olentzerok mekano bat ekarri zion, kotxe bat zen eta Anagaz egin zuen, kostatu zitzaien baina amaitu zuten. Berriro kutxan sartu zuen. Erregeek hartz bat ekarri zioten.
Laurari Olentzerok panpin bat oparitu dio,  panpinak zotina dauka eta negar egiten du, zotina kentzeko Laurak izutzen du. Panpinak Lola dauka izena, eta parkera ateratzen du.
Itziarri mekano bat ekarri zion, kotxe bat. Amarekin egin zuen, zaila zen eta bere logelan dauka.
Olentzerok ere puzzle eta eskumuturreko batzuk ekarri zizkion, puzzlea oso handia zen, Micky Mousena zen eta amarekin egin zuen baita ere.
Itziar, Laura eta Uxue