Mostrando entradas con la etiqueta AITOR. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta AITOR. Mostrar todas las entradas

2014/01/08

BILBOKO IRTEERA

Gabonak baino lehen, abenduaren 20an txango bat egin genuen itsasontziz. Itsasontzira igo baino lehen taberna batera joan ginen gosaltzera eta nik koka-kola bat eta zerbait gozoa hartu nuen.  Lehenengoz itsasontziko bankuetan eseri ginen eta  gero, beldurra kendu eta gero altxatu ginen eta. Hasieran beheko partean egon ginen, dantzatzen, kantatzen, argazkiak ateratzen eta gure artean hitz egiten, lehenengo mailako ikasleekin ere hitz egin nuen. Bueltan goiko partean egon nintzen abesten. Arropa lodia eraman genuen hotz handia egiten zuen baina eguraldi ona euki genuen.  Klasera joan baino lehen Bilboko taberna batera  joan ginen eta ni mosto bat  edan nuen. Azkenean klasera heldu ginen eta etxera joan ginen.
AITOR



2013/11/26

EUROREN BUELTAK LANTZEN

Beste egunean euroaren bueltak praktikatzen hasi ginen gelan, Anak asteburuan etxean gurasoekin praktikatzeko esan zigun. Horretarako “Beti lagunak” tabernako folletoa ekarri zigun. Taberna horretan bokatak, sandwichak eta hanburgesak saltzen dituzte.
Orain billeteekin eta euroekin lan egiten ari gara, Anak dino euroaren bueltak ondo menperatzen ditugunean zentimoekin hasiko gara, hori zailagoa izango da, baina ikasiko dugu.

Anak fitxa batzuk eman zizkigun egiteko gelan eta gaur denda egin dugu. Batzutan saltzaileak izan gara eta beste batzutan erosleak. Erosten genuenok ezin genuen eraman txanponik, horrela saltzaileak kalkulatu behar zituen bueltak. 
AITOR

2013/11/11

PISUAK LANTZEN

Atzo Anarekin pisua landu genuen, horretarako produktu batzuk ekarri zituen eta bakoitza  balantza batean pisatu genuen. Honako produktuak izan ziren: irina, azukrea, gailetak eta sagarrak. Pisatzeko baskula tradizionala erabili genuen, ondoren ariketa batzuk egin genituen arbel digitalean eta baskulan ere, baita 2 fitxa bidali zizkigun: bat klasean egin genuen eta bestea etxean egiteko. Azkenean baskula digital bat erosi genuen Derioko denda batean. Horrela baskula digitalarekin emaitza zehatzak emango dizkigu hurrengo egunean pisatzen ditugun produktuetan.
Aitor   




2013/10/28

ANA M.

Aurten gure gelara irakasle bezala Ana M. etorri da. Oso maja da eta asko laguntzen gaitu. Mungitik dator. Batzutan gurekin etortzen da jantokira. Gu oso pozik gaude berarekin. Ana mutil batekin joaten da, Alain deitzen da eta lehenego mailan da. Berarekin heziketa fisikara joaten da eta baita ere jantokira joaten da berarekin. Ana arratsaldeetan gurekin egoten da eta tailerretan laguntzen gaitu. Anak ile gorrixka du eta oso guapa da.
AITOR ETA UNAI

Ana Laurarekin denda lantzen.

2013/10/15

GIZA TREBETASUNETAN JARRERAK LANTZEN

Egun hauetan giza trebetasunak lantzen ari gara,  atzo antzerki bat egin genuen. Bi  pertsonak  hitz egiten  ari ziren  eta hirugarren bat sartzen zen eta ezin zuen elkarrizketa moztu. Pertsona horrek  itxaron  behar du  besteak  amaitu arte. Zerrenda bat egin dugu gelan: ezin  da  atzamarra atera,  ezin  da  irandu, ezin da pertsona  bat maltratatu.  Ana  gelan sartzen  denean  ezin dugu bere izena  behin eta  berriro  esan, ezin dugu agindu beste ikaskide bat, horretarako Ana, Itsaso, Sabino eta beste Ana dago.
Unai eta Aitor

Giza trebetasunetan hitz egiten dugu nola portatu behar garen klasean edo kanpoan, ikasteko  antzerkia egiten dugu. Anak esaten dizkigu egoerak eta guk antzeztu behar ditugu. Dibertigarria da, niri asko gustatzen zait. Eta horrela ikasten dugu nola egon klasean. Horman Anak paper handi bat ipini du eta hor Ana eta Itsasok apuntatzen dute nola portatzen garen Klasean eta giza trebetasunetan landutakoa betetzen dugun. Berdea eta gorria ipintzen dute. Berdea ondo eginda dagoelako eta gorria txarto. Berde gutxien dituenak sari bat irabaziko du, ia ni naizen!!!!
Nahia





2013/10/07

AGENDA 21eko FRUTA


 Gaur goizean Anak azaldu dit nola egiten diren Agenda 21teko gauzak.  Lehenengoz Josebarengana joan naiz jantokiko giltza hartzera, ondoren Anarekin jantokiko sukaldera joan naiz sandia bat hartzera eta sukaldean  Ana eta biok sandia zatitu dugu, gero Anak  azala kendu dio. Gero sandiaren zatiak bandejatan jarri ditugu eta Sergiorekin joan naiz sarreran dagoen mahai batean bandejak eta serbilletak uztera. 
Horrela jantokian soberan gelditzen den fruta aprobetzatzen dugu eta ikasleek fruta jaten dute ona delako.
Aitor

2013/09/16

URTEBETETZEAK OSPATZEN

Sabinoren urtebetetzea  irailaren 12an izan zen eta Igonerena 9an.
Luntx berezi bat egin genuen eta Sabino eta Igoneri Zorionak Zuri abestu genien.
Sabino eta Igonek jateko gauzak ekarri zituzten:
Gozokiak, Patata frijituak, eta edari freskagarriak ekarri zituzten. Tortilla bi egin genituen eta sandwichak ere. Oso gozo zegoen dana. Ana, hezitzaile berria ere gurekin egon zen.
Postrerako izozkiak ekarri zituzten.

Oso ondo pasatu genuen goiza.
Sergio eta Aitor