2013/11/26

EUROREN BUELTAK LANTZEN

Beste egunean euroaren bueltak praktikatzen hasi ginen gelan, Anak asteburuan etxean gurasoekin praktikatzeko esan zigun. Horretarako “Beti lagunak” tabernako folletoa ekarri zigun. Taberna horretan bokatak, sandwichak eta hanburgesak saltzen dituzte.
Orain billeteekin eta euroekin lan egiten ari gara, Anak dino euroaren bueltak ondo menperatzen ditugunean zentimoekin hasiko gara, hori zailagoa izango da, baina ikasiko dugu.

Anak fitxa batzuk eman zizkigun egiteko gelan eta gaur denda egin dugu. Batzutan saltzaileak izan gara eta beste batzutan erosleak. Erosten genuenok ezin genuen eraman txanponik, horrela saltzaileak kalkulatu behar zituen bueltak. 
AITOR

KOADERNAKETAN ETXEGUTEGIAK EGITEN

Koadernaketako orduetan etxetxoak egiten ari gara klasean. Etxetxo hoietan egutegiak jarriko ditugu. Pasadan astean etxetxoak forratu genituen, eta aste honetan egutegiak kolatuko ditugu.
Etxetxoak kartoizkoak dira, aurreko aldea loreekin, letrekin, eta abar, eta atzekaldean geltexarekin. SATekoak egiten ari gara etxetxo horiek gabonetan saltzeko.
Etxetxoak ez dira oso garestiak izango, bestela irakasleek ez dizkigute erosiko.
Ana, Igone Itsaso eta beste Anak laguntzen gaituzte etxetxoak egiten gelan. Oso ondo pasatzen dugu SATekoek etxetxoak egiten, eta batez ere dirua irabazten dugu, gero diru horrekin irteerak egiteko.
Oraindik lan pilo egin behar dugu klasean diru horregaz, ni ondo portatzen banaiz egin dezaket irteeraren bat , praktiketara joan baino lehen, SATeko ikasleekin.

Sergio







SUKALDEKO MAHIAK KONPONTZEN




Sukaldariek pasadan astean lan bat bidali zuguten, sukaldeko mahiak konpontzea. Mahiak  aulkiarekin lotzen dituzten torlojuak aske zeuden.
Gu torloiu guztiak giltz finkoarekin estutu genuen, lanean  egon ginen ordu osoa Lan gogorra izan zen makurtuta  lan egin behar genuen eta, baina uste dugu datorren urterarte agoantako dutela.

Itziar eta Laura

BALOO

Astelehenetan bost`erdietan Baloo txakurra nire etxera etortzen da Nagorerekin. Baloo oso handia eta zuria da. Nire logelan egoten gara.
Nirekin irakurtzen ikasten ari da, hitz berriak irakatsi dizkiot, hitz berriak Nagoreren karpetan zeuden, silabak arnesan ipintzen ditugu  eta  nirekin lan egin behar du, “la lana”, “la lata”, “pato”, “luna” ikasi ditu, oso azkarra da eta arin ikasiko du. Bizkor Baloo ikusten duenean hasarratzen da  eta zaunka egiten hasten da. 

Hitzak ikasten dituenean eta ondo portatzen bada  piensoa ematen diot eta guk dekatlhonen erositako  pilota batekin jolasten uzten diogu.  
Uxue



2013/11/11

PISUAK LANTZEN

Atzo Anarekin pisua landu genuen, horretarako produktu batzuk ekarri zituen eta bakoitza  balantza batean pisatu genuen. Honako produktuak izan ziren: irina, azukrea, gailetak eta sagarrak. Pisatzeko baskula tradizionala erabili genuen, ondoren ariketa batzuk egin genituen arbel digitalean eta baskulan ere, baita 2 fitxa bidali zizkigun: bat klasean egin genuen eta bestea etxean egiteko. Azkenean baskula digital bat erosi genuen Derioko denda batean. Horrela baskula digitalarekin emaitza zehatzak emango dizkigu hurrengo egunean pisatzen ditugun produktuetan.
Aitor   




JATEKO MAMUTXOAK

Halloween egunean Itziarrek ekarri zituen jateko mamutxoak Halloween jaia ospatzeko. Mamutxoak Lolik ,Itziarren amak egin zituen, iaz ere tarta bat ekarri zuen. Artista bat da gozokiak egiten. Guk mamutxoak errekreo orduan jan genituen, txupa txus itxura zituen , eta hain onak egon ziren  ze batzuk birritan eta hirutan errepikatu genituela.
Itziar eta Uxue




LAURAREN URTEBETETZEA

 La semana pasada fue mi cumpleaños, ama me regaló unas zapatillas moradas, que tienen luz. Traje a  clase unos pasteles muy ricos, patatas fritas y gusanitos. Ya tengo 19 años, ya soy mayor y ya no voy a sacar más el dedo y tampoco voy a decir ninguna palabrota.
Cuando comimos los pasteles, mis compañeros me cantaron muy fuerte “Zorionak zuri”.
Luego fui al comedor y Susi me había puesto lentejas, a mi no me gustan pero me las comí todas para crecer. Fui donde Susi a decirle que era mi cumple y que no tenía que haberme puesto lentejas.

A la tarde hicimos un marco de fotos en encuadernación, lo llevamos a casa. Ama me dijo: “Es guapo”.  Lo he puesto colgado en mi habitación, voy a poner una foto de Itsaso, pero me la tiene que dar.
Laura

KOADERNAKETA LANTZEN

Koadernaketa egiteko pausu batzuk jarraitu behar ditugu, Anak beti esaten digu azterketa bat dela eta jakin behar ditugula pausu hoiek. Lehenengoz  egunkaria ipintzen  dugu mahai gainean horizontalean. Gero brotxa  eta  ur-kola   hartzen  ditugu. Brotxak uretan daude eta sikatu behar ditugu. Pasadan astean argazki markoak  egin genituen, saltzekoak aurreko astean egin genituen eta pasadan astean gureak egin genituen. Horretarako laukizuzen  forma  duen  kartoizko  plantilla bat  eta  lehiotxo  formako beste  bat  hartu genituen, lehengo  lauki  zuzen  forma  duena geltexarekin  forratu genuen,  geltexari beti bi  aldiz  eman behar diogu ur- kola, lehengo kapa  ematen da  eta  sikatu ondoren bigarren kapa  ematen diogu. Gero   paper  kolorinetakori  ur-kola  baten  ematen  diogu  eta lehiotzo  formakoa  forratzen da  eta  hau  karratu  formaren gainean  ipintzen da. Ondoren  lau   eskinetan   zuloak  egiten  dira ojeteak  ipintzeko,  amaitzeko  eskegi ahal izateko  ojeteetatik rafiazko  zinta  ipitzen  dugu. Erreza, ezta?
UNAI



2013/11/04

INGELESA IKASTEN

Aurten  gelan   ingelera ikasten ari gara Itsaso eta Anarekin. Ostiraletan azkenengo orduetan ikasten dugu, hasieran Aitor eta biok ikasten hasi ginen, orain Nahia eta Sergio ere ikasten ari dira.  Azkerta bi egin ditugu. Horrela  Inglaterrara  joaten garenean  hango jendearekin  hitz egin  dezakegu. 

Ingeleran asteko egunak, zenbakiak, koloreak eta  gelako gauzak  ikasi ditugu. Eta  asko ikasten dugu. Niri  ingelesa  asko gustatzen zait. Eta aurten  hasi naiz  ingelesa ikasten.  
Unai

ALAIN, 1.MAILAKOA

Lehengo egunean kuadernaketa egiten geundenean Alain etorri zen gure gelara .Alain Anarekin etorri zen gure gela  bisitatzera. Gu egun hartan argazkietarako markuak egiten egon ginen gabonetan saltzeko. Bakoitzak bi  argazki marku egin behar ditugu eta Alain
ikusten egon. Alain bere klasera joan baino lehen berak aukeratutako koaderno bat eman genion eta argazki polit bat atera genuen. Alain poz pozik atera zen gure gelatik
Laura, Itziar eta Uxue

ALAINENTZAKO MAHAIA

Egun hauetan Sabinorekin, Alainentzat mahai bat egiten ari gara  tailerran.
Alain  oso mutil  jatorra da, lehenengo mailan dago eta gurpildun aulki batean ibiltzen da. Horregatik arazoak ditu bere aulkia jantokiko mahai azpian sartzeko. Kermanek galdetu zigun ea zerbait berezi egin ahal genion berarentzat.

Apal batzuk aprobetxatu ditugu eta lan asko egin dugu. Pasadan astean jantokian froga bat egin genuen, Alain ere etorri zen frogatzera baina asko mugitzen zen eta oraindik konpondu behar dugu arazo txiki hori. Oso  nekatuta gaude  mahaia egin eta gero, lan  asko  egin dugu mahaiarekin. Espero dut  Alaini mahaia gustatzea.
SERGIO