2013/03/21

BILBOKO IRTEERA


Atzo egin genuen irtera bat Bilbora. Bedaratzietan etorri ginen gelara eta gelatik joan ginen guztiak trenera, Uxuerekin Bilboko geltokian gelditu ginen. Trenez  joan ginen  Alde Zaharrera  eta han zegoen Uxue itxaroten bere zaintzailearekin. Gero 3 Barik txartela erosi genituen Institutorako. Itziar, Uxue eta Laurak erosi eta errekargatu zituzten. Gero, Barik txartela geneukanok 5€ errekargatu genuen. Gero tranbia hartu genuen  Arriagako antzerkiko geltokian  eta joan ginen La Casillaraino. Hor jeitsi ginen, eta Indautxuraino joan ginen oinez. Indautxun metroa hartu genuen eta Abandoraino joan ginen, guk erabaki genuen ze andenetan hartu behar genuen. Abandon RENFE geltokian urrunerako trenak ikusi genituen, makinekin ere praktikatu genuen.  Hortik taberna batera joan ginen pintxo bat jatera. Nik mosto bat eta tortilla pintxo bat jan hartu nituen. Gero joan ginen koadernaketarako paperak erostera joan ginen Goyara. Ordu bat eta hamarretan Moyuan autobusa hartu genuen institutura bueltatzeko.
Unai





 



 
 



 








  

ILEA APAINTZEN IKASTEN



Astelehenetan errekreo ostean ilea orrazten dugu eta mototza ipintzen dugu, esku biak erabili behar ditugu. Laurari gehiago kostatzen zaio ze bere ilea kirkuduna da. Mototza egin ostean urkilak ipintzen ditugu. Aste honetan ere eskuetan krema eman dugu. 
Itziar, Uxue eta Laura

2013/03/07

BIGARREN IKASTAROA MENDIKOIN


Asteartean Sergio, Ander, Sabino eta laurok Mendikoira joan ginen Ivan zigortuta zegoenez ez zen joan.
Mendikoira heldu ginenean Isusko azaldu zigun nola erabili behar zen motoazadarekin lehenegoz ni egon nintzen.
Bertan multzo bat zegoen eta guk batu egin genuen eta eraman behar genuen beste leku batera.
Amaitu genuenean  Sabinok utzi zigun motoazadagaz  bueltak ematen, lehenegoz Sergiok eraman ginduen. Sergioren ostean Anderrek eraman ginduen   eta  Anderren ostean nik eraman nituen Sergio eta Ander. Oso ondo pasatu genuen.
Sergio eta Anderri asko gustatu zitzaien.
Naiara




NAIARAREN URTEBETETZEA

Pasadan astean gure neska nagusiaren urteak izan ziren, 20 urte bete zituen. Gogoratzen dut sartu zen egunean, hain gaztea, hain urduri, hain poxpolin,... Lehenengo urtea gogorra izan zen berarentzat, amodiozko kontuekin, baina piskanaka piskanaka bere lekua aurkitu zuen, bere burua onartu zuen (bere gauza onak eta txarrak) eta hemen daukagu gure Naiaratxu, neska heldua eta maitakorra. 
Naiara, laster lanera joango zara eta utziko gaituzu, faltan botako zaitugu benetan, batzuk negar egingo dute/dugu....
Esaten genuenez pasadan astean zure urteak ospatu genituen eta oso oso ondo pasatu genuen, argazki asko txarto atera ziren baina hemen daude ondo atera ziren argazki batzuk.
ZORIONAK NAIARA!!!!




Justin Beaber ere gurekin egon zen 







OTSAILAKO BAZKARIA


Otsailan, bazkari bat  egin genuen. Lehenengo platera arroza tomatearekin eta bigarren platera petxugak izan ziren. Postrerako, mazedonia egin genuen. Aurreko egunean, erosketak egitera joan ginen. Itziar, Uxue eta ni joan ginen.
Arroza basmati erosi genuen, tomate trituratua, kipula eta piper berdeak erosi genituen.
Mazedonia egiteko  Kiwi bi, sagar bi, laranjak, banana bi,  kilo erdi  marrubi, melokotoi pote bat eta
piña pote bat erosi genuen. Sabinok  petxugak erosi zituen.
Bertan egunean bazkaria prestatu genuen.
Arroza basmati, kipula potxatu ondoren,  urarekin sartagin batean ipini genuen, irakin arte.
Ordu  erdi, egon zen gutxi gorabehera.
Petxugak gatzatu eta ogi birrinduan pasatu genuen denon artean txandakatuz eta gero frijitu genuen.
Mazedonia aurreko egunean, prestatu genuen.
Fruta desberdinak zatitu genituen, denon artean eta, zukua bota genuen.
Serbitzerako momentuan bol batean atera genuen.
Edateko,  Kasa, coca cola, ura eta  trina egon zen. 
Sergio









RECARGANDO LA TARJETA BARIK


Esta semana hemos estado aprendiendo sobre la tarjeta BARIK. Ana nos puso en la pizarra digital los tipos de tarjeta BARIK que hay. Hay 3. La anónima, la personalizada y la giza. Unai y Naiara tienen la anónima y Uxue, Iván, Ander y yo tenemos la Giza.
La tarjeta BARIK cuesta 3 €, si la pierdes o te la roban tienes que volver a pagar 3 €. Si te la roban y no la tienes registrada pierdes el dinero que tenías. Por eso hay que registrarlas. Uso de la tarjeta BARIK, su uso es muy sencillo, basta con acercar la tarjeta BARIK al lector y él te dice el consumo que has hecho.
Ayer, fuimos con Ana, Aintzane e Itsaso a la estación, y aprendimos a consultar el saldo, a recargar la tarjeta, mañana tenemos que traer 5 € y vamos a ir de nuevo a la estación.
La tarjeta anónima  pueden utilizarla  todos, aunque no sean titulares de la tarjeta. La giza solo la tienen personas con minusvalías iguales o superiores al 65% y personas mayores.
SERGIO



LANTEGI BATUETAKO ELKARRIZKETA

Pasadan astean asteartean nire gurasoekin Sondikako Lantegi Batuetara joan nitzen entrebista bat egitera. Ni oso urduri nengoen eta ez nuen joan nahi eta nire ama eta nire aitak esan zidaten ez zela ezer gertatuko.
Bi gizon egin zidaten entrebista eta Ion eta Sergio deitzen ziren eta Sergiok egin zidan elkarrizketa gela batean eta lon nire gurasoekin egon zen.
Lehenengoz Sergiok nire datuak galdetu zizkidan eta idazteko esan zidan. gero galdeketa bat egin zidan eta nik esaten nuena idazten zuen.
Gero paper bat eman zidan figurekin eta hamar segundu nituen gogoratzeko, gero beste paper bat eman zidan figura gehiagorekin eta asmatu behar nuen aurrekoan ez zeuden figurak.
Ondoren matematikako ariketa batzuk jarri zizkidan.
Entrebista bukatu nuenean lantegia erakutsi zidaten, niri asko gustatu zitzaidan eta oso pozik atera nitzen hortik.
Sabinok aste honetan esan dit Getxoko Lantegi Batuetara joango naizela.
Aste Santua amaitu ostean, hurrengo astean hasiko naiz, apirilaren 12an.
Naiara 


KONTRATUAK


Aste honetan gelako batzuk kontratu bat egin dugu. Uxuek ba zeukan eta Ana Santosekin betetzen du etxean. Egunero arin altxatu behar da, gosaldu eta arropa arin gorde behar du trena ez galtzeko. Gelan Anari kontratua dena berde erakusten dionean asteko paperan berde ipintzen dugu eta ostiralero opari bat edukitzen du. Aste honetako oparia atean jartzeko gauza bat izango da. Pasadan astean arrain bat eraman zuen agendan ipintzeko.
Itziarren kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala hitz egin behar duela, besteek esaten dutena ez duela errepikatu behar eta lanak bakarrik egin behar dituela. Momentuz dena berde dauka eta ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.
Lauraren kontratuan idatzi dugu ondo portatuko dela Uxuerekin, motxila eta bere gauzak lekuan utziko dituela eta ez duela sartuko eskua praketan. Momentuz ere dena berde dauka, eta holan jarraitzen badu ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.

Sergiok ere kontratua dauka, ez da hasarratuko, bere gauzak bere lekuan utziko ditu, berba egiterakoan distantzia mantenduko du eta nagusien elkarrizketak ez ditu entzungo, beraren oparia da Power Point bat egitea.
Unairen kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala portatuko dela, distantzia mantenduko duela eta bere gauzak lekuan utziko dituela, orain arte oso ondo egin du eta dena berde dauka, bere oparia izango da amari ohar on bat ipintzea agendan.
Laura, Uxue eta Itziar