2013/10/28

ATSEDENALDIETAN FUTBOLEAN!!!

Gorka, Unai, Aitor eta laurok jfutbolean jokatzen dugu errekreoetan  eta oso ondo pasatzen dugu denak batera. Unai batzutan atezaina da eta Gorkak golak sartzen ditu
Gorka 2.A da baina oso majua da eta dibertigarria  ere bai. Aitor golak markatzen ditu eta nik golak sartzen ditut baita ere.
NAHIA

ANA M.

Aurten gure gelara irakasle bezala Ana M. etorri da. Oso maja da eta asko laguntzen gaitu. Mungitik dator. Batzutan gurekin etortzen da jantokira. Gu oso pozik gaude berarekin. Ana mutil batekin joaten da, Alain deitzen da eta lehenego mailan da. Berarekin heziketa fisikara joaten da eta baita ere jantokira joaten da berarekin. Ana arratsaldeetan gurekin egoten da eta tailerretan laguntzen gaitu. Anak ile gorrixka du eta oso guapa da.
AITOR ETA UNAI

Ana Laurarekin denda lantzen.

JANTOKIAN, JAN ETA JAN!!!


 Ikasturte honetan, astean hiru egunetan bazkaltzen dugu jantokian: astelehena, asteartea eta asteazkenetan.
Gure artean txandak egiten ditugu jantokian laguntzeko, aste bakoitzean bi ikasle izaten gara arduradunak 2.platera banatzeko.
Bazkaldu ondoren bakoitzak bere platera ,eskuzapia eta edalontzia hartzen ditugu eta bere lekuan izten ditugu ondoren garbitzera eramateko.
Gure sukaldaria Yoli deitzen da. 
Gure gelako ikasleok mahai baten esertzen gara elkarrekin eta ondo portatzen gara, jantokiko janaria  gozoa egoten da eta ia dena jaten dugu.
GurI gehien gustatzen zaigun platerra arroza tomatearekin da.
Niri arraina (Itziar) eta niri saltxitxak(Laura) asko gustatzen zaizkigu.Gutxien gustatzen zaiguna fruta eta dilistak dira.
LAURA ETA ITZIAR



BARTZELONARA!!!!



Pasadan astean Bartzelonara joan nintzen. Urtean behin Bartzelonara joaten naiz Moya medikuarengana. Moya atsegina da, betaurrekoak ditu, bata zuri bategaz ibiltzen da eta oso handia da. Bartzelonara joateko Loiuko aeroportura joan nintzen,  bertan abioa hartu genuen nire ama Ibone eta biok. Aita, Gabin, etxean gelditu zen anka apurtuta duelako.
Loiuko aeroportua handia da baina ni oso ondo moldatzen naiz aeroportuan, ikurrak begiratuta badakit non dago irteera, taxi geltokia eta abar.
Bartzelonara ailegatu ginenean goizean Moyarekin egon ginen,eta arratsaldean berriro beste abioi bat hartu eta Loiura .Bidaia egin ondoren oso nekatuta nengoen eta hurrego egunean ez nintzen institutora joan.
UXUE.

2013/10/24

AGENDA 21eko DELEGATUA BERDEA

Aurten Sergio praktikak egitera joango denez delegatu berdearen kargua utzi behar du Apirilan. Nik pentsatu dut niri gustatuko litzaidake delegatu berdea izatea Sergioren ordez. Agenda 21eko bileratan lagun batzuekin egongo naiz,adibidez:
Batxillerato A koarekin
Batxillerato B koarekin


Apuntatzeko Josetxori baimena eskatu behar diot eta Itsasok esan dit horretarako egon behar naizela oso ondo, haserretu barik.
ANDER


2013/10/15

GIZA TREBETASUNETAN JARRERAK LANTZEN

Egun hauetan giza trebetasunak lantzen ari gara,  atzo antzerki bat egin genuen. Bi  pertsonak  hitz egiten  ari ziren  eta hirugarren bat sartzen zen eta ezin zuen elkarrizketa moztu. Pertsona horrek  itxaron  behar du  besteak  amaitu arte. Zerrenda bat egin dugu gelan: ezin  da  atzamarra atera,  ezin  da  irandu, ezin da pertsona  bat maltratatu.  Ana  gelan sartzen  denean  ezin dugu bere izena  behin eta  berriro  esan, ezin dugu agindu beste ikaskide bat, horretarako Ana, Itsaso, Sabino eta beste Ana dago.
Unai eta Aitor

Giza trebetasunetan hitz egiten dugu nola portatu behar garen klasean edo kanpoan, ikasteko  antzerkia egiten dugu. Anak esaten dizkigu egoerak eta guk antzeztu behar ditugu. Dibertigarria da, niri asko gustatzen zait. Eta horrela ikasten dugu nola egon klasean. Horman Anak paper handi bat ipini du eta hor Ana eta Itsasok apuntatzen dute nola portatzen garen Klasean eta giza trebetasunetan landutakoa betetzen dugun. Berdea eta gorria ipintzen dute. Berdea ondo eginda dagoelako eta gorria txarto. Berde gutxien dituenak sari bat irabaziko du, ia ni naizen!!!!
Nahia





TXARTELAK: BELTZA, GORRIA, BERDEA ETA HORIA

Lehenengo egunean nire aitaren senide batek esan zidan txartel beltza dagoela. Lau txartel mota daude: horia, gorria, berdea eta beltza.
Berdea: Oso ondo egiten dugula, horrela jarraitzeko, eta jarraituko dugula institutuan kaleratuta joan gabe esan nahi du.
Horia: lehenengoa bada, abisatuta gaudela, eta kontuz ibiltzeko ze hurrengoan kaleratuta joango garela esan nahi du bigarrenak. Bi hori  gorri bat da, horrek esan nahi du kaleratuta gaudela.
Gorria: kaleratuta gaudela eta kaleratuta joateko esan nahi du eta zuzen gainera.
Beltza: kaleratuta gaudela eta kaleratuta joateko esan nahi du eta ziztu bizian gainer
eta horrekin kaleratuta daudenak notetan faltak edukiko dituzte, kaleratuta joateko ziztu bizian, korrikan gainera.
Ander

LANTEGI BATUETAKO PRAKTIKAK

 Aste honetan   gauean nire aita anaia eta ni Lantegi Batuetarako paperak betetzen egon gara.
Sorpresa  itzela  hartu nuen paperak eman zidatenean.
Hau  nire azken  urtea izango da ZIGean.
Praktikak egiteko, dokumentazio  berezia behar da, lehenago Lantegi batuetakoek   elkarrizketa  bat egingo didate  eta gero  onartuko  naute lan egiteko.
Badakit pena ematen dizutela baina horrela da  BIZITZA
Niri ere pena emango dit  zuek uztea.

Espero dut laster lana aurkitzea edozein lekutan.
Sergio

LORAZAINTZAN AROMATIKAK

Gaur ureztatu ditugu landare aromatikoak. Landare aromatikoak kontatzen egon gara, eta gure institutoan zazpi romero laNdare ditugu, bost labanda landare, bi santolina, hierbeluisa bat, bi tomillo, hierbabuena eta menta. Sabinok esan digu azterketa egongo dela eta ikasteko  landareak .Berak landare zati bat emon eta asmatu behar dugu zein landare mota den. Espero dugu azterketa gainditzea, ea suertea dugun. Ipini dugun argazkia ihazkoa da, aurtengoa laster ipiniko dugu.
Itziar, Laura eta Itsaso

PATATA TORTILLARI BUELTA EMATEN

Bufff!!!! Pasadan ostiralean tortillari buelta ematen ikasi nuen. Tortilla egiteko beti bezala patatak zuritu nituen, gero zatitu nituen; Patatak  sartaginean frijitu ostean arraultzak irabatu nituen.

Tortillari buelta ematen ikasteko sartegin batekin praktikatu nuen, behin eta berriro, eta gero tortillarekin egin nuen sartegin ertain batekin. Itsasok grabatu zuen dena.

ANIMATU, OSO ERREZA DA!!!
Uxue








2013/10/07

AGENDA 21eko FRUTA


 Gaur goizean Anak azaldu dit nola egiten diren Agenda 21teko gauzak.  Lehenengoz Josebarengana joan naiz jantokiko giltza hartzera, ondoren Anarekin jantokiko sukaldera joan naiz sandia bat hartzera eta sukaldean  Ana eta biok sandia zatitu dugu, gero Anak  azala kendu dio. Gero sandiaren zatiak bandejatan jarri ditugu eta Sergiorekin joan naiz sarreran dagoen mahai batean bandejak eta serbilletak uztera. 
Horrela jantokian soberan gelditzen den fruta aprobetzatzen dugu eta ikasleek fruta jaten dute ona delako.
Aitor

IVAN GUTIERREZ

Cuando le conocí el primer dia me pareció super majo. Hoy es su cumple y no está con nosotros, el día que se fue me puse muy triste porque iba con él en el autobús, estaba con él en clase etc.
Ya no viene a esta clase por se ha ido  a vivir a Sopuerta y va al SAT de San Viator porque lo tiene más cerca, y allí va a hacer las prácticas.
Lo mas bonito fue que le regalamos un albúm con sus momentos en el SAT, y tambien  le regalamos un precioso reloj. Se emocionó un poco y yo también un poquito.
Lo que mas me gustó de todo eso es que todos y todas le echaremos de menos. Aunque se haya ido esperamos que nos haga una visita.
Con cariño Nahia





IVAN GUTIERREZ

    

Ivan oso ikasle ona izan da  gurekin.
Orain  ez dago gurekin, beste eskola batera joan delako. Sopuertara joan da bizitzera.
Faltan botatzen gaitu eta guk bera ere, zeren eta urte asko egon gara berarekin.
Tailerran oso lagun ona izan da eta bizkorra ere.
Ivanekin momentu oso onak  pasatu ditugu.
Pena ematen dit Ivan ez egotea gurekin, zeren eta oso langile ona eta jatorra izan da.
Ivanekin bi urtetan egon naiz eta lagun onak izan gara. Arazoak oso gutxitan izan ditugu, eta gainera arin konpondu ditugu.
Espero dut  Ivan  oso pozik egotea zure eskola berrian eta ea gu bizitatzera etortzen zaren.
Espero dugu ondo pasatzea zure bizitza berrian!!
Sergio



HEZIKETA FISIKA

Gure andereñoa Amets deitzen da.Klasean mikrofonoa erabiltzen du ahotsa ezin duelako altzatu, bestela geratzen da kurtsoan zehar ahots barik. Guk heziketa fisikan oso ondo pasatzen dugu, eta jolas asko egiten dugu. Klasean lehenengo orduan luzapenak egiten ditugu, gero korrika egiten dugu lau minututan eta gero jolasak egiten ditugu.Pasadan astean buztanaren jolasa egin genuen.Klaseko kideak bi taldetan banatzen gara.Talde batek jartzen ditu zapi gorriak ipurditik eskegita eta beste taldeak zapi urdinak eta jokoa talde batekoak beste taldekoei zapiak kentzean datza. Zapi gehiago kentzen duen taldeak irabazten du.
Uxue, Itziar eta Laura

Gaur goizean polikirodegira joan gara heziketa fisika egitera.Lehenengoko gauza egin duguna  luzapenak izan dira, klase guztiak jarri gara biribil batean eta erdian Jon egon da eta berak egiten zituen luzapenak guk errpikatzen genituen. Gero, Amets, gure andereñoak esan digu lau minututan beroketak egiteko eta gero hasi gara baloiarekin jolasten. Gero egin dugu jolasa bat “sua eta ura” klaseko ikasle guztiak jartzen ginen binaka eta batzuk ginen sua eta beste batzuk ura. Ametsek esaten zuenean “sua” sua ziren guztiak harrapakari bihurtzen ziren eta uraren atzetik joan behar ziren.Ni joko honetan oso ondo pasatu dut
Ander


AINTZANE, GURE HEZITZAILEA

Aintzane iaz gurekin egon zen gelan, aurten Durangon egongo da beste gela batean.
Aintzane Abadiñon bizi da eta oso  ondo portatzen zen gurekin. Oso neska polita eta jatorra da ere bai.
Aintzane,  ze pena ematen digun zu ez egotea gugaz klasean.
Ze maja izan zara SATekoekin eta irakasleekin.
Aintzane faltan botatzen zaitugu  denok. Zu izan zara irakasle hoberena irakasle guztien artean.
Anak be bai faltan botatzen zaitu. 
Egunak  pasatzen dira eta zutaz gero eta gehiago gogoratzen gara.
Noiz etorriko zara  bisita bat egitera?
Ongi etorria izango zara. Zu  etortzeaz irrikitan nago.
AGUR AINTZANE ZAINDU ZAITEZ!!!!!
Sergio



ANA NARBAIZA ETA ANA MADARIAGAREN URTEBETETZEAK

Ana biren urtebetetzeak izan ziren irailaren 17an eta 20an eta merendola bat egin genuen.  BMra joan ginen erosketak egitera eta gauza asko erosi genuen: patatak, fruitu lehorrak, chaskis, txorizo eta abar.
Merendola guk prestatu genuen eta mahaia, edalontziak, servilletak guk ipini genituen. Merendolan, Coca Cola, Kas eta zukua egon zen eta txorizo ogitartekoak, patata tortilla.
Donutsekin egindako tarta bat egon zen, lacasitoak eta gominolak ipini genituen tartan, niri asko gustatu zitzaidan tarta hori.
Azkenik gauzak batu genituen eta mahaia garbitu genuen eta oso garbi geratu zen. 
Aitor