2011/01/31

BIZKOTXO ERREZETA

OSAGAIAK
Kontutan eduki oinarrizko neurria yogurraren potea izan behar dela.
3 arraultz
Limoizko yogur bat
Azukrea ( pote bat eta erdi )
Olioa ( pote bat )
Irina ( hiru pote )
Legamia ( sobre bat )
Gurina
PROZEDURA :
Lehenengoz osagaiak bol batean botatzen hasiko gara (osagaietan dauden ordenean) eta ondo irabiatuko ditugu. Beste aldetik molde bat hartuko dugu eta gurina zabalduko dugu moldearen barruan. Gero irina botako dugu zabaldutako gurinean.
Ondoren prestatutako orea moldearen barruan bota eta labean sartuko dugu.
Labearen barruan 40 minutu inguru 175 gradutan edukiko dugu.
Oharrak:
1. Labea jarriko dugu martxan edo berotuko dugu osagaiak landu baino lehen.
2. Orean intxaurrak edo era guztietako fruitu lehorrak bota ditzakegu .
3. Moldetik ateratzeko utzi minutu batzuk hozten.
ON EGIN!!!!

2 comentarios:

Amaia dijo...

Kaixo Sergio,

Gaur zure errezeta etxean egingo dut. Erreza ematen du. Eskerrik asko ipintzeagatik.

Anónimo dijo...

de nada siempre es un placer escribirte cosas adios