Mostrando entradas con la etiqueta ANDER. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ANDER. Mostrar todas las entradas

2014/01/08

ITSASONTZIKO IRTEERA

Abenduaren azkenengo egunean irteera bat egin genuen. Bilbon taberna batera joan ginen eta han jan genuen pizza, bolloak , etab. Gero Alainen gelakoekin gelditu ginen eta itsasontzi bat hartu genuen.
Itsasontzian diskoteca moduan dantzatu genuen danok: ikasleak, irakasleak. Musika oso ona izan zen dantzatzeko. Nik guztiekin dantzatu nuen. Amaitu genuenean  trena hartu baino lehen, beste taberna batera joan ginen kas hartzera. Gero Deriora bueltatu ginen eta handik etxera segiduan. 
ANDER




2013/10/24

AGENDA 21eko DELEGATUA BERDEA

Aurten Sergio praktikak egitera joango denez delegatu berdearen kargua utzi behar du Apirilan. Nik pentsatu dut niri gustatuko litzaidake delegatu berdea izatea Sergioren ordez. Agenda 21eko bileratan lagun batzuekin egongo naiz,adibidez:
Batxillerato A koarekin
Batxillerato B koarekin


Apuntatzeko Josetxori baimena eskatu behar diot eta Itsasok esan dit horretarako egon behar naizela oso ondo, haserretu barik.
ANDER


2013/10/15

GIZA TREBETASUNETAN JARRERAK LANTZEN

Egun hauetan giza trebetasunak lantzen ari gara,  atzo antzerki bat egin genuen. Bi  pertsonak  hitz egiten  ari ziren  eta hirugarren bat sartzen zen eta ezin zuen elkarrizketa moztu. Pertsona horrek  itxaron  behar du  besteak  amaitu arte. Zerrenda bat egin dugu gelan: ezin  da  atzamarra atera,  ezin  da  irandu, ezin da pertsona  bat maltratatu.  Ana  gelan sartzen  denean  ezin dugu bere izena  behin eta  berriro  esan, ezin dugu agindu beste ikaskide bat, horretarako Ana, Itsaso, Sabino eta beste Ana dago.
Unai eta Aitor

Giza trebetasunetan hitz egiten dugu nola portatu behar garen klasean edo kanpoan, ikasteko  antzerkia egiten dugu. Anak esaten dizkigu egoerak eta guk antzeztu behar ditugu. Dibertigarria da, niri asko gustatzen zait. Eta horrela ikasten dugu nola egon klasean. Horman Anak paper handi bat ipini du eta hor Ana eta Itsasok apuntatzen dute nola portatzen garen Klasean eta giza trebetasunetan landutakoa betetzen dugun. Berdea eta gorria ipintzen dute. Berdea ondo eginda dagoelako eta gorria txarto. Berde gutxien dituenak sari bat irabaziko du, ia ni naizen!!!!
Nahia





TXARTELAK: BELTZA, GORRIA, BERDEA ETA HORIA

Lehenengo egunean nire aitaren senide batek esan zidan txartel beltza dagoela. Lau txartel mota daude: horia, gorria, berdea eta beltza.
Berdea: Oso ondo egiten dugula, horrela jarraitzeko, eta jarraituko dugula institutuan kaleratuta joan gabe esan nahi du.
Horia: lehenengoa bada, abisatuta gaudela, eta kontuz ibiltzeko ze hurrengoan kaleratuta joango garela esan nahi du bigarrenak. Bi hori  gorri bat da, horrek esan nahi du kaleratuta gaudela.
Gorria: kaleratuta gaudela eta kaleratuta joateko esan nahi du eta zuzen gainera.
Beltza: kaleratuta gaudela eta kaleratuta joateko esan nahi du eta ziztu bizian gainer
eta horrekin kaleratuta daudenak notetan faltak edukiko dituzte, kaleratuta joateko ziztu bizian, korrikan gainera.
Ander

2013/10/07

HEZIKETA FISIKA

Gure andereñoa Amets deitzen da.Klasean mikrofonoa erabiltzen du ahotsa ezin duelako altzatu, bestela geratzen da kurtsoan zehar ahots barik. Guk heziketa fisikan oso ondo pasatzen dugu, eta jolas asko egiten dugu. Klasean lehenengo orduan luzapenak egiten ditugu, gero korrika egiten dugu lau minututan eta gero jolasak egiten ditugu.Pasadan astean buztanaren jolasa egin genuen.Klaseko kideak bi taldetan banatzen gara.Talde batek jartzen ditu zapi gorriak ipurditik eskegita eta beste taldeak zapi urdinak eta jokoa talde batekoak beste taldekoei zapiak kentzean datza. Zapi gehiago kentzen duen taldeak irabazten du.
Uxue, Itziar eta Laura

Gaur goizean polikirodegira joan gara heziketa fisika egitera.Lehenengoko gauza egin duguna  luzapenak izan dira, klase guztiak jarri gara biribil batean eta erdian Jon egon da eta berak egiten zituen luzapenak guk errpikatzen genituen. Gero, Amets, gure andereñoak esan digu lau minututan beroketak egiteko eta gero hasi gara baloiarekin jolasten. Gero egin dugu jolasa bat “sua eta ura” klaseko ikasle guztiak jartzen ginen binaka eta batzuk ginen sua eta beste batzuk ura. Ametsek esaten zuenean “sua” sua ziren guztiak harrapakari bihurtzen ziren eta uraren atzetik joan behar ziren.Ni joko honetan oso ondo pasatu dut
Ander


2013/09/16

HEZIKETA FISIKAN ARIKETAK ETA ENTRENAMENDUAK

Egun batean gimnasiari buruz pentsatzen egon nintzen. Orduan hauxe pentsatu nuen:
Gimnasiara joateko eguna heltzen denean danok joango gara gimnasiara entrenatzera eta ariketak egitera. Han gauza asko egingo dugu konpetizioa moduan eta irabazten dutenak txapeldunak izango dira. Horrela nahiz eta klasea izan jolasa moduan ibiliko gara. Gimnasiara batzuk astelehenean joango gara eta beste batzuk asteazkenean. Ni Uxue, Itziar eta Laurarekin joango naiz gimnasiara eta hirugarren edo laugarren mailakoekin egongo naiz. Gelako irakasleak egon behar dira kontrolatzen betiko moduan gero jakiteko ea nor doan irabazten eta nork galtzen duen. Gelako ikasleak eta ni joan behar gara entrenatzen ariketa egiten dugun bitartean bata bestearen kontra. Hori guztia egiten badugu amaitu arte gero joaten gara institutora gimnasian egon ez direzenari nori irabazi diogun eta nori ez eta hori guztia kontatzera gero institutoa amaitu eta gero etxera joateko orduan gurasoari ere kontatzeko
Ander

2013/06/07

Beste ideiak

Gelako norbait gaixotzen bada (sukarra dauka, beherakoa dauka, orkatila okertzen du, zauri bat egiten du, buruko mina dauka,....) zerbait egin behar dugula pentsatu dut. Lehenengoz irakasleak abisatu behar ditugu, gero irakasleek telefonoz deituko diete ikaslearen gurasoei . Gero gurasoak kotxearekin etorriko dira bila. Gurasoek erabakiko dute ospilatera edo anbulategira eraman edo etxean utzi. Hurrengo egunean ikaslea ondo badago gelara bueltatuko da, ez badago ondo etxean geldituko da.

Ander


2013/04/25

TXARTELA GORRIA ETA HORIA


Lehenengo egunean pentsatu nuen ikasleak gelan ondo portatzeko txartel hori eta txartel gorria erabil genitzakeela. Zerbait txarto egiten dugunean Aintzane, Itsasok eta Anak aterako digute txartel horia; horrek esan nahi du abisu bat dela berriro ez egiteko, holan kontrolatuko dugu jarrera. Berriro egiten badugu txartel gorria aterako digute. Horrek esan nahi du kontratuan gorri ipini behar dugula.
Asteko kontratuan gorri bat badaukagu ostiralean ez dugu edukiko saria. Nire saria bloga ikustea da eta dana berde lortzen badut bihar ostirala azkenengo orduan ikusiko dut bloga. Txartel gorri asko ateratzen badigute institututik kaleratuta egongo gara.
Ander



2013/04/18

INSTITUTURAKO IDEAK

Aste santuko oporretan Amamaren etxean pentsatzen egon nintzen eta idei batzuk idatzi nituen institutokoei esateko.
1. Nire lagunak ikusten ditudanean agurtuko ditut batez ere baimena daukatenei eta bitartean Itsasok, Anak,  Sabinok edo Aintzanek argazkiak aterako dizkidate niri eta nire lagunei gero blogean ipintzeko.
2. Ez naiz haserretuko, ez naiz urduri jarriko bestela institutotik kanpora botako naute eta nik ez dut nahi.
3. Galdetuko diet irakasleei zein ordutan edo noiz batu ahal naizen nire lagunak agurtzeko Adibidez Leirerekin Nerea E. Iraia eta abar...
Ander



2013/02/26

NIRE LAGUNAK HEZIKETA FISIKAN

Pasadan astean azkenean lortu genuen nire lagunekin argazkiak ateratzea. Haiek azterketa bat eduki zuten eta guk SATekoek ez genuen egin azterketarik, horregatik bitartean guk argazkiak ateratzen egon ginen.
Hemen daude atera ditugun argazki batzuk, honetan Olatz B., Katalin, Laura, Sergio eta ni gaude. Honetan Katalin eta Olatzi eskua ematen nago.



Ander

2013/02/07

OIER GAIXORIK EGON DA

Astelehenean polikiroldegira joan ginen heziketa fisika egitera. Ni bidetik poz pozik joan nintzen, abesten joan nintzen. Baina ailegatu ginenean han ez zegoen inor, ez irakaslea Oier, ez ikaslerik.
Hamar minutu egon ginen itxaroten baina ez zen inor agertu eta institutura bueltatzea erabaki genuen. Institutuan idazkaritzan Juan Albertori  galdetu genion eta esan zigun Oier gaixorik zegoela.
Oier arin osatzea espero dut, eta berriro bueltatzea institutura.
Ander


2013/01/20

MAITEREKIN LAGUNEN IZENAK IKASTEN


Aste honetan jantokian Maiterekin ikasten hasi naiz nire lagunen (neska eta mutilen izenak).
Pasadan astean ikasi nituen izenak hauek dira: Ane A., Arrate,  Nerea S., Haizea, Jon O., Galder eta Ane U.  Aste honetan  ikasi ditudanak hauek dira: Olatz B.,  Katalin, Beñat, Laura, Oihane,  Juan Pablo, Uxue, Julene, eta Ander. Beste Ander, ni ez.
Ander

Hemen nago nire lagun batekin.

2012/12/02

PROTECCION DE DATOS


El otro día Ana, Ainhoa y yo después de gimnasia hemos estado hablando sobre la protección de datos y hemos quedado que para sacarme una foto con mis amigas y mis amigos de gimnasia hay que pedir permiso a sus padres para saber que día puedo juntarme con mis amigas y mis amigos saludando para que los profes nos saque la foto y así Ana nos ponga en el blog.
Cuando me digan los profes que venga Ander que vamos a hacer una foto, que se puede, iré a buscar a mis amigas y mis amigos de gimnasia para hacer la foto. Pero si Ana y Ainhoa  me dicen: “lo siento, Ander, hoy no se puede”. Pues no pasa nada y que tengo que  aguantar hasta que llegue el momento. Si no se puede entonces hay que aguantar y  esperar a preguntar a los padres para que les den permiso.

Ander    

2012/11/24

ITSASO GAIXORIK DAGO

Aste honetan Itsaso gaixorik dago eta telefonoa nola erabiltzen ikasten gaudenez Itsasori Bermeora deitu diogu. Etxean dago eta sukarra dauka eta hitz egin dugu Itsasorekin ea zer moduz dagoen jakiteko.  Nik ere hitz egin nuen berarekin jakiteko ea itsaso ondo dagoen ala ez. Berak esan digu hobeto dagoela, niri ere hobeto dagoela esan dit; baina ez diogu bakarrik galdetu ea hobeto dagoen ala ez, ea noiz etorriko den galdetu diogu ere bai eta esan digu agian hurrengo astean etorriko dela eta batez ere osatzen denean. Nik ere galdetu diot eta esan dit agian hurrengo astean eta batez ere osatzen denean.
Ander


ANTZERKIA SONDIKAN







Pasadan astean antzerkira joan ginen 3. mailakoekin. Antzerkia sondikan izan zen eta eusko trenez joan ginen. Institutotik 9ak laurden gutxiagotan atera ginen eta antzerkia ordu bete iraun zuen biolentziari buruz izan zen. Itsaso eta Sabinorekin joan ginen eta ez genituen pintxoak prestatuko. Trena hartzeko  bakoitzak kreditransa ekarri behar izan genuen.
Ander

2012/11/13

URTEBETETZEAK


Pasadan  astean Lauraren urtebetetzea izan da, 18 urte bete zituen, neska nagusia da eta ez da “bebe” bat. Merendola bat egin genuen errekreo orduan, patatak, gominolak, gusanitoak,  eta bonboiak ekarri zituen.
"Zorionak zuri" abestu genion  eta  oso ondo pasatu genuen.  Pasadan astean ere, Aintzaneren urtebetetzea izan zen,  eta berriro ospatu genuen gelan. Aintzanek donutsak , patatak , kakahueteak, kokakola eta kasa ekarri zituen. Hurrengo urtebetetzea Itsaso eta Unairena izango da.  Uxue  eta Itziarrena uztailan izango direnez, ekainan ospatuko ditugu, Sergioren urtebetetzearekin batera.
Ander
Lauraren urtebetetzea

Aintzaneren urtebetetzea

2012/10/29

INSITUTUKO ZUHAITZEN IZENAK

Sabinorekin zuhaitzen izenak ikasi ditugu. Hiru ikasi ditugu: lehenengoa intxaurrondoa izan da, intxaurrondoak intxaurrak ematen ditu. Institutuan bi intxaurrondo daukagu eta guk intxaurrak hartzen ditugu bizkotxoa egiteko. Urkia ere ikasi dugu,  gure gelaren aurrean urki bat dago, urkiak enborra polita dauka. Izei gorria ere daukagu eta institutuan handi bat daukagu.
Ander
Izei gorria


Intxaurrondoa


2012/10/15

AUTOBUSEZ MUNGITIK DERIORA


Ihaz taxiz etortzen nintzen Laurarekin eta taxista Josu deitzen zen.
Baina aurtenLaura bere amarekin etortzen da eta ni autobusez etortzen naiz bakarrik.
Nik hartzen dudan autobusa 3517 zenbakia du eta Mungian hartzen dut. Autobusean musika entzuten dut eta Derioko autobus geltokian jaisten naiz, hortik oinez joaten naiz institutura. Hasieran Itsaso nire bila etortzen zen autobús geltokira  baina orain bakarrik etortzen naiz. Autobusean jende asko joaten da.


2012/10/07

ARRATSALDEETAN PISZINETARA


Asteartetan eta ostegunetan Mungiko piszinetara joaten naiz igeri egitera. Nire monitorea Ane deitzen da eta berarekin igeri egiten ikasten dut. Ane neska maja da beltzarana da eta gaztea. Beste monitore bat dago eta beste neska- mutilekin dago.
Motxilan sartzen dut: toalla, txankletak, bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak.
Piszinan txanoa erabiltzen dugu uretara ileak ez jausteko.
Etxetik nik bakarrik joaten naiz.
Ander

2012/10/03

MIS CHISTES

Os voy a contar dos chistes


La calle Saboya
Dice que era un tío que iba por la calle, para a otro y le dice: oiga, por favor, la calle es Saboya
Hombre, nos han dado saltos, brincos, claro que saboya

El de Valencia
Dice que era una pareja de novios que llevaban diez años de relaciones, el respeto a la novia ha estado hasta el último momento, era un poco cortado, payu ella era más marchosa y le dice a la nena: “Nena, de viaje de novios iremos a Valencia. Llega el día de la boda, salen de la iglesia, cogen en el coche autopista dirección a Valencia. Ella ya no podía aguantar más y le dice cariño ya estamos casados ya puedes pasarte y se fueron a Sevilla
ANDER