2013/10/07

HEZIKETA FISIKA

Gure andereñoa Amets deitzen da.Klasean mikrofonoa erabiltzen du ahotsa ezin duelako altzatu, bestela geratzen da kurtsoan zehar ahots barik. Guk heziketa fisikan oso ondo pasatzen dugu, eta jolas asko egiten dugu. Klasean lehenengo orduan luzapenak egiten ditugu, gero korrika egiten dugu lau minututan eta gero jolasak egiten ditugu.Pasadan astean buztanaren jolasa egin genuen.Klaseko kideak bi taldetan banatzen gara.Talde batek jartzen ditu zapi gorriak ipurditik eskegita eta beste taldeak zapi urdinak eta jokoa talde batekoak beste taldekoei zapiak kentzean datza. Zapi gehiago kentzen duen taldeak irabazten du.
Uxue, Itziar eta Laura

Gaur goizean polikirodegira joan gara heziketa fisika egitera.Lehenengoko gauza egin duguna  luzapenak izan dira, klase guztiak jarri gara biribil batean eta erdian Jon egon da eta berak egiten zituen luzapenak guk errpikatzen genituen. Gero, Amets, gure andereñoak esan digu lau minututan beroketak egiteko eta gero hasi gara baloiarekin jolasten. Gero egin dugu jolasa bat “sua eta ura” klaseko ikasle guztiak jartzen ginen binaka eta batzuk ginen sua eta beste batzuk ura. Ametsek esaten zuenean “sua” sua ziren guztiak harrapakari bihurtzen ziren eta uraren atzetik joan behar ziren.Ni joko honetan oso ondo pasatu dut
Ander


No hay comentarios: