2013/01/31

BECeko ARTESANIA AZOKA


Pasadan ostegunean irtera bat egin genuen. BECera  joan ginen. Lehenengo gelara joan ginen. Gelan bokatak prestatu genituen Anak erositako ogiarekin. Gelatik trenera joan ginen, Alde Zaharrean jaitsi ginen eta Uxueren bila joan ginen, hor gelditu ginelako berarekin. Gero Uxue eta irakasleekaz metroa hartu genuen. Itsasok galdetu zigun zein andenan hartu behar genuen metroa.
Alde Zaharretik Ansiorarte joan ginen eta BECera joan ginen eta hor  Itziar eta bere amagaz geratu ginen. Goiz heldu ginenez BECeko kafetegian cola cao  bat eta pintxo bat hartu genuen. 
Amaitu genuenean  azoka  ikustera joan ginen.  Ivan eta Naiara Itsaso eta Aintzanegaz joan ziren eta besteek Anagaz tailer bat egin zuten, gero Itsaso egon zen tailer horretan. Koadernaketa tailerrerako paperak erosi genituen. Bueltan batzuk Itsasorekin bueltatu ginen eta Sergio Ana eta Aintzanegaz.







Unai

COMIDA DE ENERO: ALUBIAS ROJAS


La semana pasada hicimos la comida del mes de enero, hicimos alubias rojas. Ahora  os voy a explicar como hicimos las alubias rojas.
La víspera pusimos a remojo las alubias  para que se ablandaran.
Al día siguiente, en la cazuela  pusimos el tomate entero, un trozo de calabaza ,un puerro, un trozo de costilla, bacón, chorizo y las alubias, lo hicimos todo a fuego lento, por último metimos la morcilla. Nos salieron buenísimas y muy ricas, algunos repetimos y todo. De postre comimos helados. Los que comimos fuímos: Naiara, Iban, Sergio, Unai, Laura, Uxue, Itziar, Ana, Itsaso, Sabino, Aintzane e Igone. Ander no estuvo porque estaba enfermo.
Iván














PLAYMAISeko TAILERRA

Pasadan astean, BECera joan ginen, artesania  azoka  ikustera. Tailer batean, Goyakoa, ahate bat egin genuen. Ahatea oso polita  zen. Oso ondo pasa gendun irteera horretan.
Ahatea, koloreetako  “gusanitos”ekin egin genuen. Neska batek lagundu zigun, berak esaten zigun ze koloretako gusanito hartu behar genuen eta nola kokatu. Gusanitoak busti behar ziren apur bat lotzeko.
Azalduko dizkizut zeintzuk diren pausuak ahatea etxean egiteko:
  1. Materiala  erosi behar duzue.
  2. Materiala  erosi eta  gero,  gusanitoak kokatu behar dira era egokian forma emateko. Horrela egin dezakegu ahatea etxean.
  3. Gero, amaitu ostean etxeko edozein apaletan koka dezakezue.
  4. Edozein tokitan oso polita  gera daiteke.
Sergio











GIZA TREBETASUNAK

Giza trebetasunetan, aste honetan zapata handi batean lokarriak lotzen ikasten egon gara. Lehenengo korapiloa egin eta gero, untzi baten belarria egiten dugu, gero beste lokarria atzetik pasatzen dugu eta zulotik pasatzen dugu beste belarri bat lortzeko.
Askatzeko oso erreza da, belarriak ez diren lokarrietatik tiratzen dugu eta lehenego korapiloa askatzen dugu.
Atzo lorazaintza eduki genuenez  aprobetxatu genuen.
Giza trebetasunetan ere gelako lehioetako kristalak garbitu genituen. Lehenengoz luminia goiko partean bota genuen, gero sukaldeko paper batekin kristala garbitzen genuen eta zuria gelditzen zen. Sikatu zenean beste paper batekin garbitu genuen. Oso garbi gelditu ziren.
Naiara bitartean botoiak josten ikasi zuen, haria orratz zulotik sartzea  eta korapiloa egitea kostatzen zitzaion, beste guztia ondo egiten zuen. Ana eta Aintzane pozik zeuden.
Uxue, Laura eta Itziar









2013/01/29

MADARI HELDUEKIN MERMELADA

Pasadan astean jantokitik madari asko ekarri genituen, oso helduak zeuden eta botako zituzten. Orduan mermelada  egitea bururatu zitzaigun madariak aprobetxatzeko.
Lehengo zuritu genituen, gero pisatu.
Kilo bat madariri 400gr azukre bota genion. Lapiko batean ipini eta egosi genituen 45 minututan. Gero irabiagailuarekin dena irabiatu genuen likidoa egin arte
Azkenik kristaleko poteetan bota genuen  eta  “baño marian” egosi.
Guztira 12 pote atera zitzaizkigun eta gero pote bana eraman genuen etxera.
Naiara











AKROSPORT

Gabonak baino lehen akroesport  egin genuen ginmnasioan. Oierrek (irakasleak) hiru talde egin zituen,
Lehenengo taldea:  Ivan (gure gelakoa), Ainize, Mendia, Eñaut eta Maialen
Bigarren taldea: Urtzi, Asier, Manin,  Ana, Sustatxa , Ekaitz eta ni (Unai)
Hirugarren taldea: Paul, Uxue (gelakoa), Itziar (gelakoa) eta Jaione.
Lehenengo taldekoek abesti bat danztatu zuten  eta azterketa gainditu zuten. Bigarren taldekoek  “maroon  five”ko  abesti bat dantzatu  genuen eta hirugarren taldekoek beste abesti bat dantzatu zuten, Talde guztietakoek azterketa gainditu genuen.
Nik oso ondo pasatu nuen eta asko gustatu zitzaidan akrosport.  Gainera denok, gelakoek eta SATekoek parte hartu genuen. 
Unai
Unairen taldea

Unairen taldea

Itziar eta Uxueren taldea

Uxue eta Itziarren taldea

Uxue eta Itziarren taldea

Uxue eta Itziarren taldea



Ivanen taldea