2013/03/07

KONTRATUAK


Aste honetan gelako batzuk kontratu bat egin dugu. Uxuek ba zeukan eta Ana Santosekin betetzen du etxean. Egunero arin altxatu behar da, gosaldu eta arropa arin gorde behar du trena ez galtzeko. Gelan Anari kontratua dena berde erakusten dionean asteko paperan berde ipintzen dugu eta ostiralero opari bat edukitzen du. Aste honetako oparia atean jartzeko gauza bat izango da. Pasadan astean arrain bat eraman zuen agendan ipintzeko.
Itziarren kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala hitz egin behar duela, besteek esaten dutena ez duela errepikatu behar eta lanak bakarrik egin behar dituela. Momentuz dena berde dauka eta ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.
Lauraren kontratuan idatzi dugu ondo portatuko dela Uxuerekin, motxila eta bere gauzak lekuan utziko dituela eta ez duela sartuko eskua praketan. Momentuz ere dena berde dauka, eta holan jarraitzen badu ostiralean atean ipintzeko gauza eramango du.

Sergiok ere kontratua dauka, ez da hasarratuko, bere gauzak bere lekuan utziko ditu, berba egiterakoan distantzia mantenduko du eta nagusien elkarrizketak ez ditu entzungo, beraren oparia da Power Point bat egitea.
Unairen kontratuan idatzi dugu nagusi bat bezala portatuko dela, distantzia mantenduko duela eta bere gauzak lekuan utziko dituela, orain arte oso ondo egin du eta dena berde dauka, bere oparia izango da amari ohar on bat ipintzea agendan.
Laura, Uxue eta Itziar

No hay comentarios: