Mostrando entradas con la etiqueta IRTEERAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IRTEERAK. Mostrar todas las entradas

2014/01/08

BILBOKO IRTEERA

Gabonak baino lehen, abenduaren 20an txango bat egin genuen itsasontziz. Itsasontzira igo baino lehen taberna batera joan ginen gosaltzera eta nik koka-kola bat eta zerbait gozoa hartu nuen.  Lehenengoz itsasontziko bankuetan eseri ginen eta  gero, beldurra kendu eta gero altxatu ginen eta. Hasieran beheko partean egon ginen, dantzatzen, kantatzen, argazkiak ateratzen eta gure artean hitz egiten, lehenengo mailako ikasleekin ere hitz egin nuen. Bueltan goiko partean egon nintzen abesten. Arropa lodia eraman genuen hotz handia egiten zuen baina eguraldi ona euki genuen.  Klasera joan baino lehen Bilboko taberna batera  joan ginen eta ni mosto bat  edan nuen. Azkenean klasera heldu ginen eta etxera joan ginen.
AITOR



ITSASONTZIKO IRTEERA

Abenduaren azkenengo egunean irteera bat egin genuen. Bilbon taberna batera joan ginen eta han jan genuen pizza, bolloak , etab. Gero Alainen gelakoekin gelditu ginen eta itsasontzi bat hartu genuen.
Itsasontzian diskoteca moduan dantzatu genuen danok: ikasleak, irakasleak. Musika oso ona izan zen dantzatzeko. Nik guztiekin dantzatu nuen. Amaitu genuenean  trena hartu baino lehen, beste taberna batera joan ginen kas hartzera. Gero Deriora bueltatu ginen eta handik etxera segiduan. 
ANDER




2013/12/02

NIRE LAGUNEKIN BECera

El 14 de diciembre iré con cuatro amigos al PIN (Barakaldo).  Primero cogeremos las entradas, después esperaremos en la cola, entraremos e intentaremos montarnos en todas las atracciones. Después iremos a comer, descansaremos un rato y luego nos volveremos a montar en algunas otras atracciones. Mi amigos se llaman: Zaloa, Iker, Edgar y Cristian. Lo mejor de estar con ellos es que me lo puedo pasar bien y Zaloa es una de mis mejores amigas. 
Nahia

2013/03/21

BILBOKO IRTEERA


Atzo egin genuen irtera bat Bilbora. Bedaratzietan etorri ginen gelara eta gelatik joan ginen guztiak trenera, Uxuerekin Bilboko geltokian gelditu ginen. Trenez  joan ginen  Alde Zaharrera  eta han zegoen Uxue itxaroten bere zaintzailearekin. Gero 3 Barik txartela erosi genituen Institutorako. Itziar, Uxue eta Laurak erosi eta errekargatu zituzten. Gero, Barik txartela geneukanok 5€ errekargatu genuen. Gero tranbia hartu genuen  Arriagako antzerkiko geltokian  eta joan ginen La Casillaraino. Hor jeitsi ginen, eta Indautxuraino joan ginen oinez. Indautxun metroa hartu genuen eta Abandoraino joan ginen, guk erabaki genuen ze andenetan hartu behar genuen. Abandon RENFE geltokian urrunerako trenak ikusi genituen, makinekin ere praktikatu genuen.  Hortik taberna batera joan ginen pintxo bat jatera. Nik mosto bat eta tortilla pintxo bat jan hartu nituen. Gero joan ginen koadernaketarako paperak erostera joan ginen Goyara. Ordu bat eta hamarretan Moyuan autobusa hartu genuen institutura bueltatzeko.
Unai





 



 
 



 








  

2013/01/31

BECeko ARTESANIA AZOKA


Pasadan ostegunean irtera bat egin genuen. BECera  joan ginen. Lehenengo gelara joan ginen. Gelan bokatak prestatu genituen Anak erositako ogiarekin. Gelatik trenera joan ginen, Alde Zaharrean jaitsi ginen eta Uxueren bila joan ginen, hor gelditu ginelako berarekin. Gero Uxue eta irakasleekaz metroa hartu genuen. Itsasok galdetu zigun zein andenan hartu behar genuen metroa.
Alde Zaharretik Ansiorarte joan ginen eta BECera joan ginen eta hor  Itziar eta bere amagaz geratu ginen. Goiz heldu ginenez BECeko kafetegian cola cao  bat eta pintxo bat hartu genuen. 
Amaitu genuenean  azoka  ikustera joan ginen.  Ivan eta Naiara Itsaso eta Aintzanegaz joan ziren eta besteek Anagaz tailer bat egin zuten, gero Itsaso egon zen tailer horretan. Koadernaketa tailerrerako paperak erosi genituen. Bueltan batzuk Itsasorekin bueltatu ginen eta Sergio Ana eta Aintzanegaz.







Unai

PLAYMAISeko TAILERRA

Pasadan astean, BECera joan ginen, artesania  azoka  ikustera. Tailer batean, Goyakoa, ahate bat egin genuen. Ahatea oso polita  zen. Oso ondo pasa gendun irteera horretan.
Ahatea, koloreetako  “gusanitos”ekin egin genuen. Neska batek lagundu zigun, berak esaten zigun ze koloretako gusanito hartu behar genuen eta nola kokatu. Gusanitoak busti behar ziren apur bat lotzeko.
Azalduko dizkizut zeintzuk diren pausuak ahatea etxean egiteko:
  1. Materiala  erosi behar duzue.
  2. Materiala  erosi eta  gero,  gusanitoak kokatu behar dira era egokian forma emateko. Horrela egin dezakegu ahatea etxean.
  3. Gero, amaitu ostean etxeko edozein apaletan koka dezakezue.
  4. Edozein tokitan oso polita  gera daiteke.
Sergio











2012/11/24

ANTZERKIA SONDIKAN







Pasadan astean antzerkira joan ginen 3. mailakoekin. Antzerkia sondikan izan zen eta eusko trenez joan ginen. Institutotik 9ak laurden gutxiagotan atera ginen eta antzerkia ordu bete iraun zuen biolentziari buruz izan zen. Itsaso eta Sabinorekin joan ginen eta ez genituen pintxoak prestatuko. Trena hartzeko  bakoitzak kreditransa ekarri behar izan genuen.
Ander

2012/05/21

PLENTZIAKO IRTEERA - ANDER


Pasadan astean txango bat egin genuen Plentziako hondartzara. Autobusez joan ginen, ni Laurarekin jjezarri nintzen. Heldu ginenean hondartzan sartu ginen eta han  monitoreak gurekin jolastu zuten adibidez sokatiran eta boleibolean. Gero Mikelekin surfa egin nuen oso urrun joan ginen taularekin. Gero kayak erabili genituen Unai monitoreakin eta gero aldageletara joan ginen dutxatzera.
Gero joan nintzen nire lagunekin, Ane, Arrate, Nerea, Haizea, Jon eta Katalin eta Sabinok argazki batzuk atera zizkigun eskuak jotzen genituen bitartean. Gero bokata batzuk bazkaldu genituen eta gero berriro hartu genuen autobusa institutora bueltatzeko eta gero taxian etxera.
Ander






PLENTZIAKO IRTEERA- UNAI

Pasadan  astelehenean  Plentziara joan ginen. Hirugarren mailakoekin joan ginen. Surfa eta piraguismoa egin genuen.  Eta piragua Unai deitzen zen monitor batekin egin nuen. Gehien gustatu zitzaidana  piraguismoa izan zen. Eta  arratsaldean  skateko  lekuan bokata jan genuen. Gero neskekin argazki bat  egin  nuen.  Arratsaldean autobusera  igo ginen intitutora etortzeko. Oso ondo pasatu nuen  eta  bainatu nintzen. Berriro bueltatuko nintzen. Eguzkia egin zuen  eta oso ondo egon nintzen hondartzan eguzkia hartzen. Jon Aboitiz, heziketa fisika ematen didan irakaslea ere joan zen gurekin, eta nire taldekoak, 3.mailakoak, baita ere. 







Unai