2013/05/19

Nire lagunekin


Gaur sukaldaritza egin eta gero atsedenaldira joan naiz.  Eguraldi txarra egon da eta pasillotan geratu naiz han ikusi ditut nire lagunak Leire eta Ainara edo Nerea E. Ana gure irakaslea bertatik pasatu da eta argazkia atera digu nik nire lagunei eskua ematen. Niretzat izan da egun onena hemen Leireri eta Nerea e. edo Ainarari eskua ematen nago.
Ander

2013/05/02

ETXEKO LANAK


Astean behin Ana, Itsaso eta Aintzanerekin etxeko lanak egiten dtuugu.
Egiten ditugun etxeko lanak hauexek dira:  lanbasa pasatu, josi, kristalak garbitu, lisatu, eta abar.
Anak  esaten digu guztiek hobetu dugula baina oraindik gauza gehiago ikasi behar ditugula eta batez ere etxean lagundu behar dugula.
Sabinorekin ere sukaldean garbiketa egiten dugu.
Unai


Itziar kamiseta tolesten

Sergio zapata lotzen

Laura  lisatzen

Unai eskobatzen

Ander lehioak garbitzen

Isarak tolesten



PAPERA EGITEN


Klasean papera egiten ari gara.  Hemen dituzue egin ditugun pausuak:
1  Papera zatituko dugu eskuarekin, (ez da erabili behar artazirik zatitzeko)
2  Balde batean  ura botatzen dugu eta irabiatzen dugu 
3  Gero, baldean uzten dogu 24 ordu.
4  Gero birrintzaile bategaz papera birrintzen dugu.
5  Papera birrindu eta gero, kubeta batean ipintzen da.
6  Gero kubetan dagoen paper birrinduari kola bota.
7  Kola bota eta gero irabiatzen dogu.
8  Bastidorea hartu eta, sartzen dugu uraren kubetara.
9  Eskuak, mugitu ezkerra eta eskumarantz.
10 Gero hartzen dugu pulpa bastidorean, ateratzen dogu  kubetaren barrutik ura irtetzeko.
11 Ipini oihal bat bastidorea baino handiagoa egurrezko plantxa batean.
12 Buelta  emon bastidoreari ohialaren gainean.
13 Utzi papera sikatzen gereizpean.
Sergio