2010/04/25

BARRUKO LANDAREAK


Guk, ZIGekoak, lorazaintza egiten dugu eta institutu landare guztiak zaintzen ditugu. Guk mota askotako landareak ditugu: geranioak, clavelinak, hortensiak … eta abar.
Batzuk kalean jartzen ditugu eta beste batzuk institutu barruan. Landare batzuk txarto jartzen dira, eta txarto jartzen direnak aldatzen ditugu.
Ureztatu
Landareak astero egun batean edo bitan ureztatzen ditugu. Landare berriak jartzen baditugu astean bi aldiz ureztatzen ditugu , ureztatzen ditugu guztiak egun berberean, landare guztiei ezin diezu ur gehiegi bota zeren eta ur asko botatzen badiezu ito egiten dira, eta hori ez gertatzeko ur gutxi botatzen diegu.
Birlandatu
Erosten ditugun landareak birlandatzen ditugu, lorontzi handiagoetan jartzen ditugu landarea gehiago hasteko. Baita ere, lorontzia aldatzen diogu landare bati, bere lorontzia txikia geratzen zaionean, batzutan jartzen ditugu landare desberdinak leku berberean politago gelditzeko.
Ekainan landareak saltzen ditugu institutuko jendeari edo kanpokoei.

Iban Roseñada

SOTOA GARBITZEN

Lehenengoz sotoko gauza guztiak atera genituen sotoa garbitzeko. Gero lurrean zeuden egurrak atera genituen. Egur horiek oso txarto zeudenez bota genituen, gero lurrea garbitu genuen oso zikin zegoen azkenean lurrea ondo gelditzeko aspiragailua pasatu genuen. Sabino ere, egon zen makina bategaz burdinak mozten, berak bakarrik erabili behar zuen oso makina arriskutsua zen eta. Gero horma zuriz margozten ari ginen . Gero horma horietan burdin batzuk jarriko ditugu erramenta guztiak eskegitzeko. Soto horretan ibili garenok lanean izan gara : Asahel Garcia, Maitane Beraza , Iban Roseñada , Naiara Maruri eta ni Gorka Romero. Irakasleak egon ziren guri languntzen eta gure irakasleak dira: Ana , Itsaso eta Sabino . Oso irakasle onak dira
hirurak.

Gorka Romero

EL JUEGO DEL TESORO

El viernes hicimos un juego de esconder pistas. Para ello, dos de nosotros fuimos a esconder pistas y las escondimos por Derio. Les costó mucho encontrar una pista que habíamos pegado a un banco. Después de encontrar todas las pistas tenían que venir al instituto. En una pista decia que un hombre con barba tenía el tesoro.Y Maitane, Gorka Romero e Ivan decían que lo tenía Juan Albert. Gorka preguntó a Juan Alberto si tenía el tesoro y acertaron. El tesoro era una merendola.
De esta forma estuvimos practicando con el plano de Derio así, cuando vayamos a Bilbao ya sabremos utilizarlo.

Asahel

2010/04/21

SUKALDARITZA


Txorierriko ikastetxeko ZIGean arlo moduan daukagu sukaldea. Hainbat gauza ikasten dugu Sabino eta Itsasogaz . Sukaldean bokatak prestatzen ditugu D.B.Hko ikasleentzat eta pintxoak irakasleentzat , egiten ditugun bokatak hauek dira: saltxitxak, txorizoak, patata tortila eta noizbehinka begetalak. Gutxitan bizkotxoak saltzen ditugu.



Irakasleei pintxo desberdinak egiten dizkiegu: patata tortila, bizkotxoak…
Bi hilabetero, irakasleen urtebetetzea ospatzeko “luncha” egitea eskatzen digute. Mila gauza prestatzen diegu.


Guk, hilabetean behin, gure bazkaria berezia ere egiten dugu , hori bai, guk prestatu behar dugu gure bazkaria eta baita ere aukeratzen dugu zer nahi dugun bazkaltzeko. Hori bai, bazkaldu eta gero, harrikoa egiteko oso alpertuta egoten gara. Horrexegatik, batzeko berandu egiten zaigu eta beti-beti presaka iblitzen gara gauzak jasotzeko. Hori bai primeran pasatzen dugu.


Maitane Beraza