2013/11/26

EUROREN BUELTAK LANTZEN

Beste egunean euroaren bueltak praktikatzen hasi ginen gelan, Anak asteburuan etxean gurasoekin praktikatzeko esan zigun. Horretarako “Beti lagunak” tabernako folletoa ekarri zigun. Taberna horretan bokatak, sandwichak eta hanburgesak saltzen dituzte.
Orain billeteekin eta euroekin lan egiten ari gara, Anak dino euroaren bueltak ondo menperatzen ditugunean zentimoekin hasiko gara, hori zailagoa izango da, baina ikasiko dugu.

Anak fitxa batzuk eman zizkigun egiteko gelan eta gaur denda egin dugu. Batzutan saltzaileak izan gara eta beste batzutan erosleak. Erosten genuenok ezin genuen eraman txanponik, horrela saltzaileak kalkulatu behar zituen bueltak. 
AITOR

No hay comentarios: