2013/11/04

ALAINENTZAKO MAHAIA

Egun hauetan Sabinorekin, Alainentzat mahai bat egiten ari gara  tailerran.
Alain  oso mutil  jatorra da, lehenengo mailan dago eta gurpildun aulki batean ibiltzen da. Horregatik arazoak ditu bere aulkia jantokiko mahai azpian sartzeko. Kermanek galdetu zigun ea zerbait berezi egin ahal genion berarentzat.

Apal batzuk aprobetxatu ditugu eta lan asko egin dugu. Pasadan astean jantokian froga bat egin genuen, Alain ere etorri zen frogatzera baina asko mugitzen zen eta oraindik konpondu behar dugu arazo txiki hori. Oso  nekatuta gaude  mahaia egin eta gero, lan  asko  egin dugu mahaiarekin. Espero dut  Alaini mahaia gustatzea.
SERGIO





2 comentarios:

nahia dijo...

SALGO FATAL xDxDxD

Anónimo dijo...

yo en la foto aparezco wapa no