2010/04/21

SUKALDARITZA


Txorierriko ikastetxeko ZIGean arlo moduan daukagu sukaldea. Hainbat gauza ikasten dugu Sabino eta Itsasogaz . Sukaldean bokatak prestatzen ditugu D.B.Hko ikasleentzat eta pintxoak irakasleentzat , egiten ditugun bokatak hauek dira: saltxitxak, txorizoak, patata tortila eta noizbehinka begetalak. Gutxitan bizkotxoak saltzen ditugu.



Irakasleei pintxo desberdinak egiten dizkiegu: patata tortila, bizkotxoak…
Bi hilabetero, irakasleen urtebetetzea ospatzeko “luncha” egitea eskatzen digute. Mila gauza prestatzen diegu.


Guk, hilabetean behin, gure bazkaria berezia ere egiten dugu , hori bai, guk prestatu behar dugu gure bazkaria eta baita ere aukeratzen dugu zer nahi dugun bazkaltzeko. Hori bai, bazkaldu eta gero, harrikoa egiteko oso alpertuta egoten gara. Horrexegatik, batzeko berandu egiten zaigu eta beti-beti presaka iblitzen gara gauzak jasotzeko. Hori bai primeran pasatzen dugu.


Maitane Beraza

No hay comentarios: