2013/04/18

NIRE POLTSA BERRIA


Orain dela egun batzuk Anak ohial zati bat erosi zuen niretzat poltsa bat egiteko. Beste egun batean Derioko denda batera joan nintzen friselina eta dedal bat erostera.
Ohiala morea zen eta nik ere erosi nuen hari morea.  Lehenengoz eskuz josten hasi nintzen, Anak erakutsi zidan zelan egin.
Asko kostatu  zitzaidan lehengo aldia zelako , hasieran txarto egin nuen.
Itsasok esan zuen josteko makina bat zeukala etxean eta ekarriko zuela  nik hobeto egiteko. Makinarekin hobeto egin nuen
Baina laguntza behar izan nuen makina hori erabiltzen  ez nekielako. Ana, Itsaso eta Aintzanek lagundu zidaten makinaz josten. Gero Itsasorekin lore batzuk egin genituen fieltroarekin poltsan ipintzeko.
Amaitu nuenean etxera eraman nuen gurasoei erakutsi nien eta asko gustatu zitzaien
Billboko irtera egin genuenean poltsa eraman nuen
Niri asko gustazen zait poltsa berria, gainera nik eginda!!!!
Naiara




No hay comentarios: