2013/04/18

AITOR GURE GELARA ETORRIKO DA


Aste honetan Aitor etorri da institutora bere gurasoekin  eta  Nerearekin, bere irakaslea. Lehengoz Sabino, Ana eta Itsaso egon ziren Aitorren gurasoekin hitz egiten, gela nolakoa den azaltzeko. Bitartean Aintzane gurekin egon zen gelan. Gero gelara etorri ziren eta aurkeztu genuen gure burua Aitorren amak jakiteko nola deitzen ginen.
Aitor Berangokoa da  eta Askartza Clareten ikasten du. Oraindik ez daki gure gelara etorriko den ikastera, baina guri asko gustatuko litzaiguke oso jatorra delako. Laster, datorren hilabetean,  guk aurkezpena egingo dugu eta berriro etorriko da gurasoekin eta arbela digitalean azalduko diogu gelan egiten duguna.
Unai

No hay comentarios: