2013/02/07

LOLIREKIN TARTA BAT EGITEN




Atzo  Itziarren ama etorrri zen bizkotxo  berezi bat egitera eta guk  egin genuen bat bere laguntzagaz.  




  Berak ekarri zizkigun bizkotxo guztiak eta plastilina berezi batekin, jaten dena, gure bizkotxoa  egin genuen. Bizkotxoaren gainean txokokolate  krema,  gurina edo "dulce de leche" delakoa bota genuen.
Anak, Sabinok Itsasok eta Aintzanek gurina bota zuten euren bizkotzoan, Naiarak "dulce de leche" bota zuen eta bere izena eta lehengusuarena ipini zituen. Euskal Herriko ikurriña ipini zuen. Nik Aintzaneren laguntzagaz  bizkotxoa egin nuen eta Euskal Herriko ikurriña egin nuen. Ivanek Euskal Herriko  ikurriña ipini zuen,  Ivanen lehenengo hizkia eta Iker Muniainen zenbakia ipini zituen baita ere. 


Gero Itziar eta Laurak  Doraren aurpegia ipini zuten Itsasoren laguntzagaz. Uxuek "maite zaituztet" ipini zuen bere bizkotxoan Ana eta Itsasoren laguntzarekin. Eta Sergiok tximeleta eta bihotz bat ipini zituen, gero bizkotxoekin argazkiak egin genituen. Itziarren amak dena ekarri zuen eta oso maja izan zen. Guk errezeta liburu bat oparitu genion.
Unai
                         ESKERRIK ASKO LOLI !!!!!!




No hay comentarios: