2011/03/14

Sasi goxua


Osagaiak 


Esnegaia
Sobaoak
Natillak
Azukrea
Karamelua
Esnea

Prozedura

  • Lehenengoz metalezko bol handi  hozkailuan sartuko dugu hozteko.
  • Bol hori hotz dagoenean aterako dugu eta esnegaia bol horren barruan botako dugu.
  • Esnegaia altxatzeko irabiagailua erabiliko dugu.
  • Esnegai loditzen denean azukrea botako dugu eta jarraituko dugu irabiatzen era bat altxatuta geratu arte
  • Gero berriro sartuko dugu hozkailuan.
  • Natillak egiteko, sobreetan etortzen direnak erabiliko ditugu, eta kutxan agertzen diren arauak  jarraituko ditugu.
  • Kristaleko bol txiki batean sobao bat jarriko dugu oinarrian.
  • Egin dugun esnegaiarekin sobaoa estaliko dugu
  • Gero esnegaiaren gainean natillak botako ditugu.
  • Jarraian hozkailuan sartuko dugu hotz geratu arte.
  • Zerbitzerakoan natilaren gainetik botako dugu karamelo apur bat apaintzeko asmoz.

No hay comentarios: