2011/02/24

PATATAK ERRIBERA ERARA



Osagaiak:
-        Patatak
-         Pikiloko piper lata bat
-         Txorizoa
-         Urdaiazpikoa,  xerrak eginda
-       Ilar latadunak
-         Gatza
-         Olioa
-         Baratzuriak 
  
Prozedura:
Patatak hartu, zuritu,  garbitu eta dadu  txikien  itxura emonez zatitu eta aparte utzi.
Lapiko handi  batean  olioa berotu eta  baratzuriak bota.  

Latadun piper gorriak hartu eta  txikitu .Jarraian  bota lapikora eta utzi potzatzen.
Txorizoa  zatitu  eta lapikora bota.
Ilar latadunei xukua kendu eta  lapikoan bota.
Zatitu ditugun patatak sartegin batean,  frijitu eta egin kanpoko kolorea  hartu arte. 
Jarraian lapikora bota eta tapa  batekin  estali.
Xerradun urdaiazpikoa  zatitu eta,  lapikoan bota eta nahaztu beste osagaiekin .
Gatza bota  nahi duzun beste, baina kontutan izan erabili ditugun osagai batzuk ,berez gatza daukatela.
Mantendu sutan 5 minutu inguru, gero utzi  erreposatzen 10 minutu lapikoa estalita. Gero atera. 
ON EGIN!!!!

No hay comentarios: