Beste
egunean euroaren bueltak praktikatzen hasi ginen gelan, Anak
asteburuan etxean gurasoekin praktikatzeko esan zigun. Horretarako
“Beti lagunak” tabernako folletoa ekarri zigun. Taberna horretan
bokatak, sandwichak eta hanburgesak saltzen dituzte.
Orain
billeteekin eta euroekin lan egiten ari gara, Anak dino euroaren
bueltak ondo menperatzen ditugunean zentimoekin hasiko gara, hori
zailagoa izango da, baina ikasiko dugu.
Anak
fitxa batzuk eman zizkigun egiteko gelan eta gaur denda egin dugu.
Batzutan saltzaileak izan gara eta beste batzutan erosleak. Erosten
genuenok ezin genuen eraman txanponik, horrela saltzaileak kalkulatu
behar zituen bueltak.
AITOR