Orain dela egun batzuk Anak ohial zati bat erosi zuen niretzat poltsa
bat egiteko. Beste egun batean Derioko denda batera joan nintzen friselina eta
dedal bat erostera.
Ohiala morea zen eta nik ere erosi nuen hari morea. Lehenengoz eskuz josten hasi nintzen, Anak
erakutsi zidan zelan egin.
Asko kostatu zitzaidan lehengo
aldia zelako , hasieran txarto egin nuen.
Itsasok esan zuen josteko makina bat zeukala etxean eta ekarriko
zuela nik hobeto egiteko. Makinarekin hobeto
egin nuen
Baina laguntza behar izan nuen makina hori erabiltzen ez nekielako. Ana, Itsaso eta Aintzanek
lagundu zidaten makinaz josten. Gero Itsasorekin lore batzuk egin genituen fieltroarekin poltsan ipintzeko.
Amaitu nuenean etxera eraman nuen gurasoei erakutsi nien eta asko gustatu
zitzaien
Billboko irtera egin genuenean poltsa eraman nuen
Niri asko gustazen zait poltsa berria, gainera nik eginda!!!!
Naiara
No hay comentarios:
Publicar un comentario