Aste honetan Aitor etorri da
institutora bere gurasoekin eta Nerearekin, bere irakaslea. Lehengoz Sabino, Ana
eta Itsaso egon ziren Aitorren gurasoekin hitz egiten, gela nolakoa den azaltzeko.
Bitartean Aintzane gurekin egon zen gelan. Gero gelara etorri ziren eta
aurkeztu genuen gure burua Aitorren amak jakiteko nola deitzen ginen.
Aitor Berangokoa da eta Askartza Clareten ikasten du. Oraindik ez
daki gure gelara etorriko den ikastera, baina guri asko gustatuko litzaiguke
oso jatorra delako. Laster, datorren hilabetean, guk aurkezpena egingo dugu eta berriro
etorriko da gurasoekin eta arbela digitalean azalduko diogu gelan egiten
duguna.
Unai
No hay comentarios:
Publicar un comentario