Pasadan
astean asteartean nire gurasoekin Sondikako Lantegi Batuetara joan
nitzen entrebista bat egitera. Ni oso urduri nengoen eta ez nuen
joan nahi eta nire ama eta nire aitak esan zidaten ez zela ezer
gertatuko.
Bi
gizon egin zidaten entrebista eta Ion eta Sergio deitzen ziren eta
Sergiok egin zidan elkarrizketa gela batean eta lon nire gurasoekin
egon zen.
Lehenengoz
Sergiok nire datuak galdetu zizkidan eta idazteko esan zidan. gero
galdeketa bat egin zidan eta nik esaten nuena idazten zuen.
Gero
paper bat eman zidan figurekin eta hamar segundu nituen gogoratzeko,
gero beste paper bat eman zidan figura gehiagorekin eta asmatu behar
nuen aurrekoan ez zeuden figurak.
Ondoren
matematikako ariketa batzuk jarri zizkidan.
Entrebista
bukatu nuenean lantegia erakutsi zidaten, niri asko gustatu
zitzaidan eta oso pozik atera nitzen hortik.
Sabinok
aste honetan esan dit Getxoko Lantegi Batuetara joango naizela.
Aste
Santua amaitu ostean, hurrengo astean hasiko naiz, apirilaren 12an.
Naiara
No hay comentarios:
Publicar un comentario