Atzo Itziarren ama etorrri zen bizkotxo berezi bat egitera eta guk egin genuen bat bere laguntzagaz.
Anak, Sabinok Itsasok eta Aintzanek gurina bota zuten euren bizkotzoan, Naiarak "dulce de leche" bota zuen eta bere izena eta lehengusuarena ipini zituen. Euskal Herriko ikurriña ipini zuen. Nik Aintzaneren laguntzagaz bizkotxoa egin nuen eta Euskal Herriko ikurriña egin nuen. Ivanek Euskal Herriko ikurriña ipini zuen, Ivanen lehenengo hizkia eta Iker Muniainen zenbakia ipini zituen baita ere.
Gero Itziar eta Laurak Doraren aurpegia ipini zuten Itsasoren laguntzagaz. Uxuek "maite zaituztet" ipini zuen bere bizkotxoan Ana eta Itsasoren laguntzarekin. Eta Sergiok tximeleta eta bihotz bat ipini zituen, gero bizkotxoekin argazkiak egin genituen. Itziarren amak dena ekarri zuen eta oso maja izan zen. Guk errezeta liburu bat oparitu genion.
UnaiESKERRIK ASKO LOLI !!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario