Giza trebetasunetan, aste honetan zapata handi batean
lokarriak lotzen ikasten egon gara. Lehenengo korapiloa egin eta gero, untzi
baten belarria egiten dugu, gero beste lokarria atzetik pasatzen dugu eta zulotik
pasatzen dugu beste belarri bat lortzeko.
Askatzeko oso erreza da, belarriak ez diren lokarrietatik
tiratzen dugu eta lehenego korapiloa askatzen dugu.
Atzo lorazaintza eduki genuenez aprobetxatu genuen.
Giza trebetasunetan ere gelako lehioetako kristalak garbitu
genituen. Lehenengoz luminia goiko partean bota genuen, gero sukaldeko paper
batekin kristala garbitzen genuen eta zuria gelditzen zen. Sikatu zenean beste paper batekin garbitu genuen. Oso garbi gelditu ziren.
Naiara bitartean botoiak josten ikasi zuen, haria orratz zulotik sartzea eta korapiloa egitea kostatzen zitzaion, beste guztia ondo egiten zuen. Ana eta Aintzane pozik zeuden.
Uxue, Laura eta Itziar
No hay comentarios:
Publicar un comentario