Ostiralean institutoko jaia izan zen.
Danok etorri ginen, Ivan eta Asahel ere bai. Jonek, gure irakasleak, jolasak antolatu zituen: pin-pong, sokatira, futbola,... Gu hasieran gelan egon ginen merendola
bat egiten. Asahelek eta Ivanek kontatu ziguten zelan zeuden lanean.
Gero kalera atera nintzen eta nire
lagunak ikusi nituen. Jolas batean ezin izan nuen partea hartu ez nintzelako apuntatu baina pin-pongean jolasten egon nintzen. Gero gimnasiara joan ginen eta taldeko
argazki bat eman ziguten.
Gero gelara bueltatu ginen eta Asahel eta Ivani erloju bana eman genien eta album bat argazkiekin ere bai.
Gero trina edan genuen eta jaia amaitu
zen. Taxia hartu genuen ordu bietan eta gero etxera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario