Pasadan ostiralean banketxe batera joan ginen ingreso bat egitera. Lehenengo ikasi genuen zer ziren transferenzia eta ingreso hitzak. Guk ingreso bat egin genuen, dirua eskuetan eraman genuelako.
Madrilgo denda batean erositako material bat ordaindu behar genuen, Anak kontu zenbakia eman zigun eta bat paper batean apuntatu genuen eta La Caixan ingresatu genuen. Lehiatilan zegoen neskari dirua eta kontu zenbakia eman genizkion.
Neskak galdetu zigun noren izenean egingo genuen diru sarrera eta guk esan genuen SAT izenean ipintzeko.
Neskak resguardo bat emon zigun.
Orain badakigu zer den ingreso bat, eta beste gauza bat, banketxean, nahiz eta gozokiak egon adi egon behar gara gauzak ondo egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario