Osagaiak
Esnegaia
Sobaoak
Natillak
Azukrea
Karamelua
Esnea
Prozedura
- Lehenengoz metalezko bol handi hozkailuan sartuko dugu hozteko.
- Bol hori hotz dagoenean aterako dugu eta esnegaia bol horren barruan botako dugu.
- Esnegaia altxatzeko irabiagailua erabiliko dugu.
- Esnegai loditzen denean azukrea botako dugu eta jarraituko dugu irabiatzen era bat altxatuta geratu arte
- Gero berriro sartuko dugu hozkailuan.
- Natillak egiteko, sobreetan etortzen direnak erabiliko ditugu, eta kutxan agertzen diren arauak jarraituko ditugu.
- Kristaleko bol txiki batean sobao bat jarriko dugu oinarrian.
- Egin dugun esnegaiarekin sobaoa estaliko dugu
- Gero esnegaiaren gainean natillak botako ditugu.
- Jarraian hozkailuan sartuko dugu hotz geratu arte.
- Zerbitzerakoan natilaren gainetik botako dugu karamelo apur bat apaintzeko asmoz.