Blogak ere inklusibitatearen bidean
0 Comments Published by pilar Urria 15th, 2010 in Informazioak, metodologiaIKT eta HPBereziko harremanak oso ezagunak diren arren, normalean 1.0 moduan erabiltzen dira, hau da, ikasgelarako programa zehatzak edo erabilerraztasunari dagozkion doiketak erabiliz.
Azken bolada honetan 2.0ko erabilpena aritzen doa irakaskuntza munduan eta, honekin batera, irakasle batzuk HPBko eremu honetan ere aplikatzera ausartu dira. Gure eskualdean bi adibide onak ditugu:
- Gaztelueta Ikastetxeko laguntza gelaren bloga: Avance sin límites (Blog zaharra). Tomás Medina irakasleak zuzenduta.
- Txorierri BHIko ZIGaren bloga: Txorierri ZIGa. Ana Narbaizak bultzatzen du.
Bietan, ikasleek beren esperientziak, iritziak, ikasgelako lanak …adierazteko aukera bikaina dute, multimedia moduan, gainera. Benetako protagonismoa eta motibazioa lortzeaz gaian, mundura ateratzen dira eta munduak, aldi berean, ikasgela hauetan garatzen den lan zoragarria ezagutzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario