2011/01/21

BILBOKO IRTEERA


Leioan hartu genuen autobusa Bilbora joateko, lehenik izotz pista batera joan ginen patinatzera.Hantxe jende asko zegoen patinatzen, nire ustez han zegoen jendearekin konparatuz gu  txarrenak ginen.
Guk oso ondo pasatu genuen patinatzen, klaseko guztiak jausi ginen lurrera, ni 3 aldiz jausi nintzen  lurrera baina azkenean  izotz pistan ikasi nuen patinatzen. Niri pista barruan patinatzea hasieran beldur apur bat ematen zidan baina azkenean ikasi nuen, errepikatuko nuen berriro.
Gero pista utzi genuen eta Bilbotik bueltatxo bat eman genuen,San Nikolasen  jaiotzak ikustera joan ginen,  errakuntza (gazapo)  batzuk zeuzkaten eta  falta hoiek aurkitu behar genituen.
Jaiotzak ikusi eta gero Bilboko jatetxe batera joan ginen jatera, azkeenik jan ondoren jatetxetik irten  ginen eta berriro autobusa hartu genuen etxera joateko.

6 comentarios:

  1. Zornotzako neska bat naiz eta gustatuko litzaidake nire lagunekaz patinatzera joatea. Non dago zuek joan zarien pista? Bilbon? Mesedez erantzun lehen bai lehen.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Maialen
    gu joan ginen izotz pistara Euskalduna zubiaren azpian dago. Baina pista hori gabonetan bakarrik ipinten dute,izotz pista batean patinatu nahi baduzu Gazteizen badago izotz pista bat urte osoan.
    Parkatu ez erantzuteagatik lehenago
    arazo bat euki dut internetarekin. Nahi baduzu informazio gehiago bilatu ahal dizut.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Ivan.
    Ez dut topaten non dagoen Gazteizeko izotz pista. Eman ahal doztazu telefonoa edo helbidea?
    Agur bero bat

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Maialen
    Hemen daukazu eskatu didazun informazioa, izotz pistaren telefonoa eta emaila. Informazio gehiago behar baduzu esan.

    Telefonoa:
    945-16 15 37

    e_mail:
    pistadehielo.contro11@vitoria-gasteiz.org

    Ordutegia:
    Lunes a domingo: 8:00 h. a 22:00 h.
    Horario de las sesiones:
    - Miercoles: 16:30 h. a 18:45 h.
    - Viernes: 16:30 h. a 19:45 h.
    - Sabados: 10:00 h. a 14:00 h. y 16:30 h. a 24:00 h.
    - Domingos: 10:00 h. a 14:00 h. y 16:30 h. a 21:00 h.
    Los horarios de fin de semana están sujetos a competiciones deportivas
    Helbidea:
    Logroño kalea,6

    ResponderEliminar
  5. Eskerrik asko Ivan.
    Joango naiz eta kontatuko dizut zelan dagoen, horrela hurrengoan joan zaitezke zure ikaskideekin.
    Agur, Maialen

    ResponderEliminar